341 Zenbakia 2006-03-31 / 2006-04-07

Artisautza

Luis Iglesias Baldeón. Bitxigilea eta Engastatzailea: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

ARTISAUA

Artisaua. Gure artisaua Donostian jaio zen, 1965eko urriaren 6an. Hiru seme-alaben arteko zaharrena da, eta mutil bakarra.

Bere aita, Luis Iglesias Fernández, 1936an Donostian jaioa, 17 urterekin hasi zen Urdampilleta eta Merinok Artzain Onean zeukan bitxitegi batean. Urdampilletak, banatzean, bere bitxitegia zabaldu zuen Gros auzoko Larramendi y Merino kalean, eta berarekin joan zen Luis Iglesias Fernández. 33 urterekin independizatu egin zen, eta gaur egun bere semea dagoen lokalean finkatu zen, Iparragirre kaleko 8. zenbakian.

Luis, Encarnación Baldeónekin ezkondu zen (1935ean jaioa), eta hiru seme-alaba izan zituzten: Casilda (1962), Luis, gure artisaua (1965) eta María (1973).

Luis Iglesias Fernándezen eskutik, Iruñako mutiko batek eta gure gaurko artisauak, Luis Iglesias Baldeónek, ikasi zuen lanbidea. Azken honek, 13 urterekin, utzi egin zuen OHO, eta aitarekin lanean hasi zen. Soldadutza egin ondoren, Galiziara joan zen, eta han, sei hilabetez, fabrika batean engastatzen ikasten ibili zen.

Itzuleran, batxilergoa amaitu zuen, eta EHUn Injinerutza Tekniko Industrial ikasketak egin zituen, Mekanika (Egiturak) espezializazioan, eta Gemologia ere egin zuen IGEn (Instituto Gemológico Español). Bien bitartean, aitaren tailerrean lanean jarraitu zuen. Aita 2002an hil zenez geroztik, berak bakarrik darrai. Artisaua lanean.

Sandra Casalekin ezkondu zen 2003an, eta seme eder askoa daukate, Hugo. LUIS IGLESIAS BALDEÓN

lparragirre kalea 8, 1.

DONOSTIA

Tef.: 943 27 48 23