337 Zenbakia 2006-03-03 / 2006-03-10

Artisautza

Bixente Marichular. Euskal Pastela: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

SARRERA

Sail honetan gutxitan aritzen gara elikadurarekin lotuta dauden artisauei buruz; hala ere, sektore honekin lotuta dauden bi artikulu argitaratu ditugu gure aldizkarian: EUSKONEWSeko 215. zenbakian, Segurako taloei buruz mintzatu ginen, eta 259.ean Legazpiko Erraizabal baserriko Arantza Segurola eta Juan José Aranguren gaztagileei buruz.

Gaurkoan, Lapurdiko artisau bat ekarri dugu gurera, euskal pastelgintza eta didaktika uztartu dituena. Izan ere, euskal pastelak ekoizten aritzeaz gainera, museo txiki bat ere sortu du, non hitzaldi zein erakustaldi entretenigarriak antolatzen dituen. Gozogintzak Euskal Herrian izan duen bilakaera ere aztertzen du.