337 Zenbakia 2006-03-03 / 2006-03-10

Artisautza

Bixente Marichular. Euskal Pastela: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

ARTISAUA

Bixente 1958an jaio zen, eta gozogileen sendi bateko laugarren belaunaldikoa dugu. Haur bat jaiotzen denean besapean ogi bat dakarrela esaten bada ere, kasu honetan besapean euskal pastel bat ekarri zuela esan daiteke.

Bere aita Francoise, aitona Pier (Peio) eta Adrien birraitona, gozogileak izan ziren Hendaian.

Bixente Landetako, Donibane Lohitzuneko, Biarritzeko, Parisko, Singapurreko, Tokioko eta New Yorkeko gozodendetan aritu zen lanean, bere ezagutzak handitzeko asmoz. Gozodenda bat zabaldu zuen Parisen, eta 1991n gaur egun lantegia daukan etxera itzuli zen.

1998an, artisauak museo bat zabaldu zuen lantegiaren ondoan. Bertan, elikadurarekin lotutako elementu etnografikoen bilduma txiki bat du erakusgai, bereziki gozogintzaren lotua.

Garai batean usategia zen inguruko eraikin batean, laborantzarako lanabesak gordetzen ditu. Bixenteren eskutik gazte askok ikasi dute lanbidea. Donibane Garaziko Sukaldaritza Eskola Ofizialean gozogintza eskolak ematen aritzen da. Bixente Marichular

LE MUSÉE DU GÂTEAU BASQUE

EUSKAL BIXKOXAREN ERAKUSTOKIA

Maison Haranea

Quartier Lehebiscay

64310 SARA

Tef.: 05.59.54.22.09

Fax: 05.54.59.29.36

Web: www.legateaubasque.com

Web. www.legateaubasque.skyblog.com

mail: legateaubasque@wanadoo.fr

mail: bixente@wanadoo.fr