
Artisautza
Marta Gómez. Zeramikaria: Sarrera
GARMENDIA IARTZA, Koro
Artisau gehienek lantzen duten jarduera, zura zizelkatzearen ondoren, zeramika da, hau da, buztingintzatik hasi eta portzelanara bitarteko artisau jarduera.
Orain arte, honako zeramikari hauek ezagutu ditugu: Elena Txintxurreta, euskal gaiak dituzten buztinezko irudien egilea. Daniel Fioramante, buztinaren eskultorea. Luz Ares, “soka lehorreko” zeramikaria. Fernando Aguirre, erregogorren eskultorea. Paco Presa, mosaikoetan espezializatua. María Pilar Ansa, buztinezko irudien egilea. Blanka Gómez, euskal gaiak dituzten buztinen egilea. Beren fitxetan aurkituko dituzue zeramikari buruzko datu historiko eta teknikoak; ez ditugu, beraz, errepikatuko.
