333 Zenbakia 2006-02-03 / 2006-02-10

Artisautza

Marta Gómez. Zeramikaria: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

BERE PRODUKTUAK

Tailerrean eman dituen urteetan, modelatua, pintura, grabatua, beiren urtuketa eta zurezko pieza solteen muntaketa konbinatzeko aukera izan du, eta, halaber, buztinen arteko nahasketen emaitzak ikertzeko.

Tornuari esker, tankera, kolore eta neurri ugaritako ontziak egiten ditu. Ontzi hauetako batzuekin, gainera, lanpara apaingarriak egiten ditu. Interesgarriak dira, bestalde, hainbat buztinen arteko nahasketaz eginiko piezak -eskuz noski-, modelatu eta lixatu ostean labean 950 eta 1250ºC artean sartzen dituenak.