333 Zenbakia 2006-02-03 / 2006-02-10

Artisautza

Marta Gómez. Zeramikaria: Prozesua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

PROZESUA

Sedimentuzko buztinekin aritzen da lanean, eta buztin gorria du denen artean gustukoen. Halere, gresa eta erregogorra erabiltzen ditu pieza handiak egiteko.

Egin beharrekoa zer den, tratamendua eta prozesua ezberdinak izaten dira. Tornuan landu beharreko piezek, adibidez, aldez aurretiko plangintza gutxi eskatzen dute, baina muralak egiteko, ordea, gauzak aldez aurretik pentsatu behar dira, eta zirriborro ugari egin behar izaten dira lanari ekin baino lehen.

Edonola ere, orokorrean pauso hauek ematen ditu:

1. Egin beharreko pieza aztertu eta diseinatu.

2. Pieza tornuan egitekoa baldin bada, pieza tornuan sartu eta prestatu.

Gainerako lanak, mahai gainean egiten ditu. Kontu handiz ematen ditu pauso guztiak: materiala aukeratu, tankera, neurria zein lodiera erabaki, etab. Piezak egostean arreta handia ipini behar da, eta baita esmalteztatzeko unean ere.

3. Normalean engobea aplikatzen die ontziei, oxido koloratzaileekin nahastuta, dela apaintzeko, dela pieza osoa koloreztatzeko. Gero, berniz garden bat ematen die gainetik, oxidoen kolorea indartzeko. 4. Piezak 980 eta 1100ºC arteko tenperaturan egosten ditu.