
Artisautza
Marta Gómez. Zeramikaria: Lanabesak
GARMENDIA IARTZA, Koro
Tornuaz gain, lanabes xumeak erabiltzen ditu lanerako: ur ontzi bat, belaki bat, ezten bat, modelatzeko zotz batzuk, pita puska bat, metal malguko xafla bat, eta plastikozko ontzi bat. Piezak prestatzeko, halere, ez da nahikoa tornuan lantzea; horrez gain, beharrezkoa da beirez lantzeko gune bat eta labe bat ere izatea.
