33 Zenbakia 1999-04-14 / 1999-04-21

Gaiak

Kurrikuluma

UGARTETXEA ARRIETA, Arantxa

Kurrikuluma Kurrikuluma * Arantxa Ugartetxea Hezkuntza eta pedagogia munduan kurrikulum profesionalaren garrantzia indartzen duena normalean, agertzen ez diren norberaren bilakabidean eginiko zenbait ikasketa eta esperientziak dira, hain zuzen: bizipenak, nahi eta ezinak gainditzeko ahalegin zoriontsuak, sortzailetasuna eta ezagueraren ildoan jorratutako bide isilak. Kurrikuluma irakurtzerakoan, beste irakurketa sakon bat dagoela, hau da kurrikulum isila, ohartaraztea ezinbestekoa da. Beharrezkoak diren edozein lan postutarako zenbait agiri ofiziliak, eginiko ikasketen adierazle izanez gain, gutariko bakoitzaren sama historiko eta errealez ukituak daude, zeharo pertsonalak dira, bizitutako pedagogiaren ikurrak. Horregatik titulu berdin baten inguruan era askotako profesionalak egon daitezke, kurrikulum isilak bizitutako eraginaren zamatzaileak diranez. Kurrikulum isilaren irakurketan aurkitu ditut neuk, gaur egun pedagogia eremuan bizitzen laguntzen didaten bizipenak. Irakurketa sakon honetan aurkitzen ditut irakasle eta ikasle arteko esperientzi berezienak. Lehenengo eta bat neure aita datorkit burura. "Euskal izkera ta iztunde ikastola"ko ikasle saiatua, antzerki euskaldunaren bidez ia Euskal Herri osoa ibilia, herria interpretatuz eta herriarengandik mirestu eta txalotua izanaz. Inongo kurrikulum ofizialik gabekoa baina euskara bizipenean lortutako maila benetan miresgarria izan zen. Eskola ofizial gabekoa zen neure aita, ofizialtasun hori gaztelerazkoa bakarrik zen garaietan. Baina maixu ezin hobearekin harremanetan egokitu zituen bere jakin minak euskal kulturan eta euskaraz. On Toribio Alzagari buruz ari naiz, bera baitzen Euskal Iztundeko irakaslea. Maixu honen kurrikulum profesionalean euskarak merezitako maila kulturala dastatu zuen bere garaiean. Bera izan zen euskal antzerti munduko maixua Espainiako errepublika garaietan. Euskarazko klaseak ere ematen zituen aipatutako erakunde ofizialaren barruan (Bases y Reglamento de la Cátedra Municipal de DeclamaciónEuskera de San Sebastián 1914 11 27). Ikasleekin edukitako harremanak ezin hobeak izan ziren. Herriak erabiltzen zuen euskara, zaindu, garatu, eta zabaltze ahaleginetan eman zuen bere bizitzako denbora gehiena. Beti bizi izan zen neure aitaren euskal kurrikulum isil eta isilduaren bizipenean On Toribio maixu maitagarria. "En la calle de Garibay, donde hoy se encuentra la nueva construcción del edificio destinado a Caja de Ahorros Provincial, junto al de Correos y Telégrafos, existia antes un viejo caserón, que había sido Tabacalera, y que a la sazón se dedicaba a varios servicios municipales. Era cosa de ver, allá por los años de 1930, 31 (...), a eso de las siete, de la tarde, de Octubre a Mayo, congregarse junto a la puerta ancha de aquel viejo edificio, un abigarrado conjunto de gentes de diversas condiciones, edades y sexos (...). No era muy elevado el edificio de referencia; pero en lo más alto de él, en la buhardilla, vieja y rota, en unos cuartuchos destartalados, dotados de escaso material de enseñanza, un anciano y jatorra donostiarra, veterano maestro, fino escritor y por añadidura bueno y noble, abría y cerraba, año tras año, los Cursos de Lengua y Declamación Vasca. Ni una vez siquiera fué esperado (...) él esperaba siempre; jamás se le vió malhumorado; nunca exigió nada; su voluntad lo suplía todo (...) hasta el clarión con el que habilidosamente, aprovechando de él las partículas más ínfimas, escribía sobre la pizarra sus metódicos temas y sus originales paradigmas. ¡Y que letra la suya tan clara y serena pese a su temblor característico!. De ojos vivarachos y luminosos; jocoso y ocurrente; escritor de dramas y comedias, describía con estilo personal, bellas frases o escenas, rasgos o detalles de la vida vasca, pinceladas lindísimas de los rincones u horizontes azules, lazos sutiles de tiempos y tierras, que el amor, nunca el odio, aproxima en unidad de sentimientos e ideales. Era aquel sabio Maestro, Don Toribio Alzaga..." ("Estudio Elemental de la GramaticaVasca". Según las lecciones explicadas por el profesor de Lengua y Declamación Vasca, D. Toribio de Alzaga q.e.g.e. por un su discípulo. Raimundo Herrero. Icharopena argit., Zarautz. 7 eta 10, orrialdeak) Giro honetan bizitutakoa naiz neure haurtzaroa. Euskara neure familian kurrikulum isil eta isilduaren parte hartzailea da, mirestua eta maitatua. Izatez, maixu euskaldun apart baten ikaslearen alaba naiz ni. Kurrikulum ofizial bidetik eginiko ibilbideak hezkuntza munduan, gaztelerazkoak izan dira. Kultura guztiak dute bere hizkuntza nagusia eta gaztelera da neureganatutako bigarren hizkuntza, Euskal Herrian indarrez kokatutako gaztelar kultur munduan. Denbora luzean, neugan bizi den gaztelerari buruzko kurrikulum isila, inoiz ez isildua, aurrez aurre begiratzeko, beharrezko argitasun gabe bizitu naiz, maixu berezi bat topatu arte neurea ez den kultura baten barruan, brasildarra hain zuzen. Paulo Freire pedagogo brasildarra neure bizitzako maixu bereziena da. Irakasle honen ikasgela barruan, pedagogiaren bizipen aberats eta pozgarrienak dastatukoa naiz. Gutariko bakoitzean bizikidetzen diren kultur aniztasunen zaintzaile trebea zen Freire. Munduan zehar ibili zen herri bakoitzari dagokion pedagogia mota defendatuz. Berari esker nireganatutako gaztelar kultura ofizialaren baretasun isil eta aberatsaren dastatzailea naiz gaur egun. Pedagogiaz asko zekien eta batez ere bizitzen zuena ezaugarri pedagogikoaren giroan ahalegintzen zen bizitzen. Freire irakaslearen babesean, São Paulon bizitutako zortzi urtetan, bere irakaskuntza praktika barruan, argitzen joan nintzen poliki poliki neuregan bizikidetzen diren bi hizkuntza eta kulturen arteko tirabirak, bakoitzari dagokion leku eta esan nahiak emanaz neure aniztasun personalaren bizitzan. "Pensar a história como possibilidade é reconhecer a educação também como possibilidade. É reconhecer que se ela, a educação, não pode tudo, pode alguma coisa. Sua força, como costumo dizer, reside na sua fraqueza. Uma de nossas tarefas,como educadores e educadoras, é descobrir o que historicamente pode ser feito no sentido de contribuir para a transformação do mundo, de que resulte um mundo mais "redondo", menos arestoso, mais humano, e em que se prepare a materialização da grande Utopia: Unidade na Diversidade". ("Política e Educação" Paulo Freire. Cortez editora. São Paulo. Brasil 1997. 35. or.) Bi kultur eta hizkuntzen kurrikulum isilak badirudi elkar esku emateko moduan daudela orain, batez ere euskal kurrikulum isil eta isildua ofizialtasun eremura irten eta gero, isildua izatetik isila bakarrik eta baita ofiziala izatera bideratuta dagoelako. Horrela une honetan bien arteko oreka osasuntsua neurri batean bizi ahal dut. Gaur egun hezkuntza munduan jorratzen ditudan bideak, ikasleen kurrikulum isilaren atzetik naramate gehien bat, profesionaltasun osasuntsua lortu nahian. Pedagogia zainduz, ezaguera eta jakinduriaren barruko bideak, bakoitzaren adostasun baretsuaren ondorio ikusmiratsuan eginak izan ditezen. Askatasun eta errespeto giroan. Eraikuntza lana da, artisauak gara pedagogoak. Eraikuntza pertsonal honetan, bi parte hartzaile ezinbestekoak daude, irakasle eta ikaslea, bata bestearen osagai, ikasi eta irakatsi ekintza praktikari lotuak. Bata bestearen kurrikulum ofizial eta isilaren parte hartzaileak gara gutariko bakoitza. Pedagogiak lagundu behar gaitu ikasle irakasle dinamika honetan inor inoiz isildua gerta ez dedin. Hitz idatzi hauek egiterakoan nigan bizikidetzen diren hiru hizkuntz kulturalen egokitasun aberasgarria sentitutakoa naiz, urteetan zehar bizitutako ikasle irakasle arteko harremanak direla medio. Baina ez nolanahiko ikas eta irakaskuntza ildoan, neure hizkuntza eta kulturaren berreskurapen saiatuaren ahaleginean baizik, beste zenbait hizkuntz eta kulturen begirune giro jatorrean. Euskal nortasunetik, bera gehiago argitzen duten zenbait giro kulturaleko bideetan ibiliz. Euskal kurrikulumaren aniztasun zabalean nabil. Arantxa Ugartetxea, pedagogoa