329 Zenbakia 2006-01-06 / 2006-01-13

Artisautza

Asun Gabarain (Dir Dai). Beirazko Artea: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

SARRERA

Beren lanean beira lantzen duten hainbat artisau ezagutzeko aukera izan dugu atal honetan: Igor Obeso Alberdi, beira puztua lantzen duen artisaua. Adriana Jiménez, Tiffany beira lantzen duen artisaua. Agustín Aguirre, Tiffany eta beira “lehertua” lantzen dituen artisau nafarra. Miren Mendiboure Orhategaray “FIOCCO”, “fusing” beira lantzen duen artisaua. Gabriel Álvarez, beirazko tailak egiten dituen artisaua. Jaime Septién Parras, “COLORE”. Gaurkoan, beira lantzen duen beste artisau bat ekarri dugu, baina balioaniztuna edonola ere, arlo ugari lantzen baititu: “fusing” motako beira, “Tiffany” motakoa, beirazko piezekin egindako bisuteria, beira grisailekin marrazten du, eta, etorkizunera begira, ildo berri batzuk ikertzen ari da.