329 Zenbakia 2006-01-06 / 2006-01-13

Artisautza

Asun Gabarain (Dir Dai). Beirazko Artea: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

BERE PRODUKTUAK

Produktu berriak sortzen ari da etengabe, diseinu eta teknika berriekin.

Asun ez da "ekoiztearekin" konformatzen; berak "ikertu" eta "sortzea" ere du gustuko.

Artisaua baino gehiago, artista bat dela esan dezakegu.

Oro har, honela sailka ditzakegu bere produktuak: Beirazko artikuluak diseinatu eta egitea. Beirate klasikoak. Beirate garaikideak. Lanparak, markoak, ispiluak, azpilak, hautsontziak, etab. Ate eta leihoetarako beirak. Mosaikoak. Artikulu apaingarriak. Etxerako artikuluak. Enpresentzako sustapen objektuak. Garaikurrak.

Betiere, sormenaz baliatuz bezeroaren beharrei egokituta.

Duela gutxi, beste produktu batzuk gehitu dizkio bere orain arteko eskaintzari: bitxi modura beira dekoratu bat daukaten bisuteriazko apaingarriak. Produktu hau oso ondo saltzen da azoketan, neska gazteen artean bereziki, pieza bereziak, merkeak eta ikusgarriak direlako. Azoketan eta Pasaian duen tailer-dendan saltzen ditu bere produktuak.