329 Zenbakia 2006-01-06 / 2006-01-13

Artisautza

Asun Gabarain (Dir Dai). Beirazko Artea: Materialak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

MATERIALAK

Material suntsigarri gutxi ditu, baina kolore eta esmalte asko, apalategi oso bat baitu hauekin beteta.

"Tiffany" lantzeko beira, Bartzelonan erosten du, AEBetatik inportatzen duen etxe batean. Orokorrean, metro karratuko xaflak erosten ditu, 3 milimetroko lodierakoak, eta kolore ugari hautatu ohi ditu, baita garden eta distiratsuak ere.

TRESNERIA

Honako tresneria du: Beira mozteko mahai gaineko makina bat. “Tiffany” lanak egiteko lixagailu bat. “Fussing”-erako labe bat, 0,5 x 0,5 m-koa. Beste labe handixeago bat, 1,2 x 0,8 m-koa. Beirazko aleak egosteko beste labe bat; izan ere, pieza soplete baten bidez egin ostean, labe berezi batean sartzen da tenperatura pixkanaka jaisteko, gainerakoan kristala apurtu egingo bailitzateke tenperatura aldaketa bortitzaren ondorioz. 550 º C ingurutan ateratzen da, eta pixkanaka hozten uzten da. Margotzeko aerografo bat. Hondarrezko zorrotaden pistola bat.

Gauez energia merkeagoa denez gero, labeek kontrol automatikorako sistema bat daukaten, gauez ere lanean ari daitezen. LANABESAK Ez ditu lanabes gehiegi erabiltzen. Garrantzitsuenen artean, hauek aipa ditzakegu: espatulak, pintzelak, arkatzak, koloreak, beranak, guraizeak, diamante ebakitzaileak, kurrikak, zerrak, bihurkinak, erregelak, metroak, limak, lixak, kolak eta barautsak.