328 Zenbakia 2005-12-23 / 2006-01-06

Euskobooks

Aipamena. Euskal Gramatika: Lehen urratsak VI (Mendeko perpausak 2)

Egileak: Hainbat Argitaletxea: Euskaltzaindia Orrialde kopurua: 333 ISBN: 84-95438-20-8 Ezaugarriak: Sail honetako aurreko gramatiketan perpaus bakunaren egitura, aditza, testua antolatzeko lokailuak eta perpaus juntatuak landu ondoren, oraingo honetan mendeko perpausen azterketari lotu zaio Euskaltzaindiko Gramatika batzordea. Menderakuntzari eskainiko dizkion hiru liburuetatik bigarrena da EGLU VI liburuki hau. Aurrekoan eta honako honetan aditz jokatudun perpaus mendekoak aztertuko dira, eta azkenean, aditz jokatugabea dutenak. Zalantzarik gabe esan daiteke aztertutako perpaus mota hauek (aditz jokatuduna duten baldintzazkoak, denborazkoak, helburuzkoak, kausazkoak, kontzesiozkoak eta moduzkoak) orain arteko euskal gramatiketan nekez ikus daitekeen zehaztasun eta xehetasunarekin deskribatu direla EGLU VI liburuki honetan.