Aipamena. Bigarren hizkuntzaren jabetzea eta hizkuntzaren pedagogia
Egilea: Rod Ellis Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 282 ISBN: 84-8373-801-5 Ezaugarriak: Bigarren hizkuntzaren jabetzea eta hizkuntzaren pedagogia" artikulu bildumak bigarren hizkuntzaren jabetzeari buruzko ikerkuntza (BHJ) eta hizkuntza-irakaskuntzaren hainbat alorren arteko harremana aztertzen du. Liburuaren sarrerak BHJren garapenaren ikuspegi labur bat eskaintzen du, eta alor horretako gai nagusiak azaltzen ditu. Eragin-trukearen garrantzia, irakaskuntza formala, aldagarritasuna eta ikasteko moduak dira liburuaren atal nagusietan jorratzen diren gaiak. Atal horietako artikulu askok, ikasgelako ikaskuntzaren gaineko ikerkuntzaren ondorioak aurkezten dituzte. Atal batean, BHJ alorreko ikerkuntzaren eta hizkuntza-pedagogiaren arteko harremana argitzen da. Azkenik, "Ondorioak" atalean, BHJ alorrak hizkuntza-pedagogian duen eragina aztertzen da, eta orobat eztabaidatzen da zein den etorkizunean irakasleei onura gehien ekarriko liekeen ikerkuntza mota.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.