Egilea: Koldo Zuazo Argitaletxea: Elkar Orrialde kopurua: 276 Ezaugarriak: Sakabanaturik zegoen euskara batu egin beharko litzatekeela, hizkuntza idatzia lantzen hasi bezain laster jabetu ziren euskaldunak, XVI. mendetik aurrera. Horren premia bezain gordina zen, ordea, egitekoaren zaila: bi estatutan banaturik, eskola, administrazio eta gainerako aginteguneetatik bazterturik, eredu bat sortzeko lurralde, erakunde nahiz idazle talderik gabe, nor bere txokoari eta ohiturei loturik... Koldo Zuazok ezinezko bezain beharrezkoa zen helburu horren gorabeherak azaldu dizkigu, mendez mende: Axular eta saratarren prestigioa, Larramendi eta gipuzkeraren goratzea, bizkaieraren eta hiperbizkaieraren sorrera, sabindarren eraginak, Euskaltzaindiaren sorrera, gipuzkera osotuaren proiektua, lapurtera klasikoaren berpiztea, Txillardegi eta Arestiren aitzindari sena, Mitxelena eta Villasanteren gidari lana... Liburu hau ez da mugatzen historia azaltzera ordea: egungo egoeran euskarak dituen ahuluneak seinalatzen ditu, joera txar batzuk salatzen eta egilearen ustez etorkizunean hartu beharreko bidea erakusten. Hizkuntzaren nondik norakoa hobeto ezagutu nahi duenarentzat informazio iturri aberatsa izango da obra hau, eta haren geroaz kezkaturik dagoenarentzat hausnarketa gai oparo eta kitzikagarria.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.