321 Zenbakia 2005-11-04 / 2005-11-11

Efemerideak

Efemeridea. Claudio Delgado zientzialaria, Donostian jaio zen 1843ko azaroaren 8an



Claudio Delgado. Habanan egin zituen medikuntza ikasketak. Habanako Casa Quinta de San Antonio erietxeko sendagilea eta zuzendaria izan zen 1875-1876 bitarteko urteetan. Sociedad de Socorros Mutuos elkartea sortu zuen 1878 urtean, Sociedad Antropológica delako Elkarteko liburuzain eta artxibozain egin zuten urtebete geroago eta Sociedad de Estudios Clínicos delako elkarteko idazkaria eta sortzailea izan zen. Finlay doktorearekin batera, sukar horiaren eramailea den eltxoa aurkitu zuen 1888. urtean. Delgado izan zen Kuban odol transfusioa egin zuen lehena.