319 Zenbakia 2005-10-21 / 2005-10-28
Franzisko Laphitz. 1832an Baztango Arizkunen jaio bazen ere, Irisarrikoa zen Frantzisko Laphitzen familia osoa eta bertan bizi zen, harik eta Hazparnera lehen ikasketak egitera joan zen arte. Larresoroko eta Baionako apaiztegietan egin zituen apaiz ikasketak. Gero, Baigorriko erretore lagun eta Altzaiko erretore izan zen. 1867an Michel Garikoitzeko Betharramen sortutako Jesusen Bihotzeko kongregazioan sartu zen. Urte berean, “Bi saindu hescualdunen bizia: San Iñazio Loyolacoarena eta San Franzizko Zabierecoarena” obra eman zuen argitara. Nabarmenak dira biografia lan horretan autoreak duen kontakizunezko maisutasuna eta estilo landua. Hego Ameriketara igorria izan zen, eta Argentinan, Paraguain eta Uruguain ibili zen misiolari. Besteak beste, Montevideoko “Euskal-Etchea” izeneko ikastetxea sortu zuen.