Efemerideak
Efemeridea. Gilen Epherre 1911 urteko urriaren 19an jaio zen Altzürün eta 1974eko urriaren 17an zendu zen Baionan
Gillen Epherre. Zuberoako idazle Gillen Epherre Baionan egin zituen teologia ikasketak, eta bertako apezpikuaren idazkaria izan zen 1937-1949 bitartean. Euskaltzain oso izendatu zuten 1957.urtean. Obra nagusiak: Katechima (zubereraz, 1941), Eucologio (otoitz liburua, 1947), Botzez eta bihotzez (kanta zuberotarrak, 1949) eta Haurren lehen catichima (1955). Gure Herria aldizkariko zuzendaria izan zen, eta bertan Luis Ligueix, Koblakaria biografia lana eman zuen argitara, 1968 urtean.