316 Zenbakia 2005-09-30 / 2005-10-07
Pierre Bordazarre. Pierre Bordazarre, “Etxahun Iruri” deitua, Irurin jaio zen 1908an eta Irurin itxi zituen begiak 79an. Zuberoako tradizioari atxikiriko herri poeta, Euskal Herri osora hedatu eta ospetsu egin diren kantuak ondu zituen (Agur Zuberoa, besteak beste). Zuberoako ohizko antzerkira herri gaiak eramanez, zazpi pastoral idatzi zituen: Etxahun, 1952; Matalaz, 1955; Berterreix, 1956; Santxo Azkarra, 1963; Le Compte de Trevilles (Iruriko Kunti), 1966; Chiquito de Cambo (Txikito Kanbo) 1967 eta Pette Bereter, 1973. Pierre Bordazarre izan da, urte askotan, Zuberoak eman duen pastoral egile argi eta hoberena.