Efemerideak
Efemeridea. 1905 urteko irailaren 23an Felix Markiegi Olazabal jaio zen
Felix Markiegi. Gipuzkoar olerkari eta antzerkigile Felix Markiegi, “Markiegi´tar Peli”, Deban jaio zen 1905eko irailaren 23an eta Bahia Blancan (Argentina) itxi zituen begiak 1946 urtean. Comillasen egin zituen eliz ikasketak eta 1930ean apaiz egin zen. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Argentinara jo zuen. Argia, Yakintza eta Buenos Aires hiriko Euzko Deya agerkarietan idatzi zuen. Seme Ondatzailea da Markiegiren antzerkilan nagusia, hitz neurtuz egina eta Antzerti aldizkarian argitaratu zutena, 1936an. Harenak dira, halaber, Eukaristiaren martiri, antzerkia eta Ama onaren abestia (1959), Jaunaren ots biguña (1959) eta Otoitza (1959) olerkiak.