313 Zenbakia 2005-09-09 / 2005-09-16
Odon Apraiz. Odon Apraiz ikerlari arabarra 1896an jaio zen Gasteizen eta hiri berean zendu zen 1984 urteko irailaren 12an. Filosofia eta Letretan doktore izan zen, Salamanca eta Madrilgo unibertsitateen aldetik. Ikasketa horiek Parisen (1920) eta Zurichen (1921) burutu zituen. Hamalau urteko gaztetxoa zela euskara ikasteari ekin zion. Turinen Hizkuntz Geografia alorreko praktikak eginik, Ipar Euskal Herrian eta Debako arroan euskalkien ikerketak egin zituen. Euskaltzaindiaren sortzaileetakoa, eta bertako ohorezko kidea izan zen. Gerra aurreko aldizkari anitzetan idatzi zuen: “Bizkaitarra”, “Arabarra”, “Euzkadi”, “Euskal Erriaren Alde” edo “Yakintza”. Gazteleraz “Geografía General del País Vasco” argitara eman zuen Bartzelonako Unibertsitatean irakasle zela.