312 Zenbakia 2005-09-02 / 2005-09-09

Efemerideak

Efemeridea. 1912 urteko irailaren 4an Eusebio Erkiaga jaio zen Lekeition



Eusebio Erkiaga. Eusebio Erkiaga Alastra, euskal eleberrigile, olerkari eta antzerkigilea Bizkaiko Lekeitio herrian jaio zen 1912ko irailaren 4ean. Antzerkiak (Siniste gogorra, 1951; Kanpaien atsekabez, 1959), itzulpenak (G. Simenon-en Aspaldiko Maigret eta Platonen Parmenides) eta nobelak (Arranegi, 1958; Araibar zalduna, 1962 eta Batetik bestera, 1962) idatzi bazituen ere, poesia landu zuen gehien, eta honek eman zizkion sari eta aipamen handienak (Lora gorriak, 1936; Nekazariaren, 1950 eta Axular handiari ohore). Euskal aldizkari askotan kolaboratu zuen eta Eguna aldizkariaren sortzaileetariko bat izan zen. Bizkaieraz idatzi zuen hasieran, baina 1950 urte inguruan lapurtera klasikoaren alde lan egiten hasi zen (Azkueren heriotza poesia kasu). 1952az gero euskaltzain urgazle eta 1963.az gero euskaltzain osoa izan zen. 1991 urtean Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreten Elkarteko (EIZIE) ohorezko kide izendatu zuten. Bilbon hil zen 1993an, 81 urte zituela.