Madeleine Jauregiberri. Euskal idazle eta euskaltzale zuberotarra Alozen jaio zen 1884an eta Zibozen itxi zituen begiak 1977an, 93 urte zituela. Paben egin zituen goi mailako ikasketak. Gure Herria, Herria, Basque Eclair eta Sud-Ouest agerkarietan eman zituen argitara euskararen aldeko artikuluak. Aitzina izeneko euskaltzale taldekoa izan zen gerra aurreko garaian. Ipar Euskal Herriko haurrentzako euskara irakasbide bat egin zuen. Harenak dira Mirakuilu bat, Zikoitza eta Euskaldun jantziak antzezlanak. Euskaltzain urgazle eta 1975az geroztik euskaltzain ohorezkoa izan zen.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.