321 Zenbakia 2005-11-04 / 2005-11-11

Efemerideak

Efemeridea. Azaroaren 7an Fernando Aire “Xalbador” bertsolaria hil zen Urepelen



Xalbador. (Argazkia: Bidegileak) Xalbador bertsolaria Urepelen (Behe Nafarroa) jaio zen 1920. urtean. Artzaina zen bere jaioterrian eta ezizena bere baserriaren izenetik zetorkion, Xalbadorenea. Bere omenaldiaren egunean hil zen Urepelen bihotzekoak jota 1976ko azaroaren 7an. Oso bertsolari ezaguna izan da Euskal Herri guztian. “Mattin” bertsolariarekin batera ia aparta ezinezko bertsolari bikotea osatuz, eta Hego Euskal Herriko beste zenbait bertsolarirekin batera, Ipar eta Hego Euskal Herriko plaza askotan izan zen, era horretara Ipar Euskal Herriko bertsolaritza sendotu eta alde guztietan ezagutzera emanez. Berak eginak dira Ezin bertzean, eta Odolaren mintzoa obrak.