299 Zenbakia 2005-05-06 / 2005-05-13

Artisautza

Domingo Bustiñaga. Maketak eta Makilak: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

SARRERA

Zapatariaren maketa. Inolako zalantzarik gabe, zura da artisau gehien erakartzen dituen lehengaia; ikusi besterik ez da egin behar zenbat artisau aritzen den elementu hau lantzen.

Oraingo honetan, zuraz baliatzen den beste artisau bat dakarkizuegu sail honetara: Domingo Bustiñaga, zeina maketa estatiko zein mugimendudunak, makilak eta pordoiak egiten dagoen espezializatua.

Atal honetan ezagutu genuen lehendabiziko artisaua IÑAKI ALBERDI izan zen, hau ere makilagilea.

Beste artisau makilagile bat, FRANCISCO MURIANA dugu. Maketagileei dagokienez, bi ezagutu ditugu orain arte, oso ezberdinak biak ere: ÁNGEL SANTOS RUIZ MORAZA, batik bat laborantzako elementuen maketak egiten dituena eta JULIÁN LOUVILLE, itsasontzien maketak egiten espezializatua.