
Artisautza
Domingo Bustiñaga. Maketak eta Makilak: Prezioak
GARMENDIA IARTZA, Koro
(BEZa barne)
Materialen prezioak artisauaren tailerrean.
Bidalketak errenboltso bidez, gastuak eroslearen kontura izanik.
Egiten dituen bi produktu motak bereiztu behar ditugu prezioak emateko orduan: maketak batetik, eta bastoiak bestetik.
Egiten duen elementu bakoitza bakarra denez, ikus ditzagun eskura dauzkagun piezen prezioak: 300 x 200 mm inguruko maketa, oiloak askaren inguruan jaten ari direla: 150 ¤. 500 x 300 mm inguruko maketa, bi gizon mendian enborrak mozten dabiltzala: 250 ¤. 500 x 300 mm inguruko maketa, zapataria esmerilean zorrozten ari dela: 300 ¤. Goruan lanean ari den bitartean burua mugitzen duen irulearen maketa, gizakiaren neurrikoa: 500 ¤. Mahai gainerako zisne apaingarria: 150 ¤. Paseatzeko makilak, 10 eta 30 ¤ bitartean. Tailatutako makilak, suge larruarekin, 60¤ arte.
