
Artisautza
Domingo Bustiñaga. Maketak eta Makilak: Erremintak
GARMENDIA IARTZA, Koro
Irugilea. Etxeko teilatupean dagoen gela batean aritzen da lanean, non mahai handi bat eta milaka erreminta zein objektu biltzen dituzten apalategiak dauden: arraspak, limak, trintxak, espatulak, errasketak, gubiak, zerroteak, bastrelak, igorkiak, garlopak, kuterrak, giltza finkoak, ingelesak, hainbat aliketa, ebakitzaileak, aho ezberdineko kurrikak, mailuak, bihurkinak, zulatzaileak, puntzoiak, konpasak, erregelak, flexoak, tornuzila, sopletea, bandako lixagailua, zulagailua, aire beroko sopletea... eta irratia. Erreminta suntsikorren zerrenda ere luzea da gero: lixak, iltzeak, hodi metalikoak, torlojuak, errematxeak, larruak, makilak, kanaberak, oholak, alanbreak, kolak, esmalteak, pinturak, tindagaiak, etab. Ezinezkoa da Domingok bere tailerrean dauzkan milaka objektuak xehetasunez zehaztea, baina, berak ondo dioen bezala, “denak erabiltzen dira”.
