
Artisautza
Domingo Bustiñaga. Maketak eta Makilak: Produktuak
GARMENDIA IARTZA, Koro
Makilak. Baserrien maketak, hainbat neurritako maketa mugimendudunak, zurezko iruditxoak eta makilak egiten ditu.
Margotu beharra edota kirten edo punta aldatu beharra daukaten makilak konpondu ere egiten ditu.
Etxean dauzkan altzari gehienak berak eginak dira.
Artisautza azoka ugaritara joateko ohitura du: Errenteria (1993, 1997 eta 1998an), Lasarte-Oria, Deba, Getxo, Orio, Aia, Basauri, Leioa, Hernani, Arrasate, etab.
Lasarte-Orian, plaka-oroigarri bat eman zioten 1999an. Azoketan, inguruan dauzkan dendetan eta etxean bertan saltzen ditu bere produktuak.
