
Artisautza
Starker. Argazkigintzako Mekanika: Sarrera
GARMENDIA IARTZA, Koro
Germán Sigwald koponketa lanetan. Sail honetara "zehaztasunaren mekanika"-n aritzen den artisau bat dakarkigun bigarren aldia dugu honakoa. Aurreko batean Jos? Luis Aramburu erloju konpontzailearekin egon ginen, eta gaurkoan, berriz, argazkigintzan erabiltzen den tresneria konpontzen aritzen den artisau bat ezagutzeko zoria izango dugu.
Produktu berriak sortu ahala, lanbide berriak sortzen dira. Artikuluren batean adierazi genuen bezala, xistera jokoa agertu izanari esker sortu ziren zestak egiten zituzten artisauak, surfa agertu izanari esker oholak egiten zituztenak, eta abar. Gaurkoan ezagutuko dugun lanbidea, argazkigintzaren munduarekin dago lotuta.
