289 Zenbakia 2005-02-18 / 2005-02-25

Efemerideak

Efemeridea. Diego Mazquiaran toreatzailea Sestaon jaio zen, 1895eko otsailaren 19an



Diego Mazquiaran toreatzailea "Fortuna" ezizenez ezaguna. Bere gurasoak Olazagutiakoak zituen, Nafarroan. 1912ko irailaren 22an Bilboko Indautxu plazan jantzi zuen lehen aldiz torero jantzia. 1916an, Madrilen, Rafael "el Gallo"k eman zion zezenak hiltzeko ezpata (borla) eta 1917an Iruñeko San Ferminetako zezenketetarako kontratatua izan zen. Pasadizu honengatik oso ezagun bihurtu zen: Madrileko Gran Viatik bat batean zezen bat agertu zen eta Diegok geldiarazi zuen bere berokiaz lagundurik. Ondoren, zezena hil zuen.