287 Zenbakia 2005-02-04 / 2005-02-11
"Hilario Olazarán de Estella" deitua. Organo jolea, musikagilea eta piano, txistu eta danbolineko irakaslea izan zen. Kaputxinoa zen. Solfeo, piano eta armoniako ikasketak egin ondoren eta 1917an apaiz eginik, Baztango Lekarozko Eskolara igorri zuten eta konposiziozko ikasketak egin zituen han Aita Donostiarekin. 1925. urtean eman zuen argitara Nafarroako folklorean oinarrituriko Mutil-Dantza de Baztan pianorako obra. Danbolina eta txistua ikasteko lehen metodoa eman zuen argitara 1927. urtean (3 argitalpen izan ditu). Abesbatzetarako obrak (Done Bartolometan, Oración a la Virgen de Puy), txistu eta danbolinerako (Eguberria, Mixintxo, Litxu, Txoriak, Arkaitzak, Edurne), pianorako (Baile de la era de Estella, Ingurutxo, Infantiles, Gimnasia Lecároz, Danzas del Baztán, Dantza Soñu, Yoku-Dantzak) obrak, organuan jotzekoak (Piezas para órgano), gaitarakoak (Tratado de gaita de Estella) eta mezak (Misa de difuntos eta beste bi meza) idatzi zituen. Harena da, halaber, Mendigoizaleak lan ezaguna. Iruñean zendu zen 1973ko ekainaren 29an. Omenaldi bero bat eskaini zion Lizarrako udalak 1971. urtean Alejandro Mª Olazarán (zutik) eta Aita Donostia.1920ko argazkia.