286 Zenbakia 2005-01-28 / 2005-02-04

Efemerideak

Efemeridea. José Ramón Uriarte, “Carnicerito de Murélaga”, zestalaria, Aulestin jaio zen 1956ko otsailaren 2an



José Ramón Uriarte Zaldunbide «Katxin». “Katxin” ; da bere beste ezizen bat. Puntista bizkaitarra, oso gaztetik hasi zen Gernikako zesta-punta eskolan entrenatzen. 1970ean, 14 urterekin, Bizkaiko Amateur Txapelketa irabazi zuen. Urtebete geroago Espainiako Gazte Lehiaketa eta Zaleen Mundu Txapelketa bereganatu zituen. 1971ko azaroan profesional eran estreinatzen da bere jaioterrian. 1972 eta 1974 urteen artean Miamin eta Connecticut-eko "Bridgeport" frontoian jokatzen du. Lesio larri batek bi urte geldiarazi zuen baina sendatu zenean karrera bizkorra egin zuen, 1996an Munduko Binakako Txapelketa irabazten du, Barrondo atzelari izanda. Partida eta garaipen garrantzitsu mordoa lortu du, bai Euskal herrian eta baita Venezuela eta Mexikon.