284 Zenbakia 2005-01-14 / 2005-01-21

Efemerideak

Efemeridea. 1902ko urtarrilaren 14an Donostiako Udaletxeak soka-muturra galarazi zuen

Soka muturra Arrasaten 1966an.

Aro Modernotik dator zezen lotuak txuliatzeko ohitura. Donostian, XVII. mendean, soka-muturra zenbait jaietan ateratzen zen, igande eta jaiegunetan urtarrilaren 20tik inauterietako asteartea bitartean. Bandak «Iriyarena»ren azken akordeak jotzen zituelarik zezena plazan agertzen zen. Istripu asko eta asko gertatu ziren soka-muturra zela eta, hildakoak ere. Udaletxeak, 1902ko urtarrilaren 14an, soka muturra debekatu zuen. Baina jaia oso errotuta zegoen donostiarren artean, eta udal akordioa ezagutu bezain laster jende asko haserretu egin zen eta eraikuntza publikoak eta dendak erasotuak izan ziren.