Efemeridea. Juan de Landa aktorea, 1894ko urtarrilaren 27an jaio zen Mutrikun
Juan de Landa en el film de Enrico Guazzoni Oro Nero. Bere izena Juan Pesón Pagoaga zen. Asuero doktore famatuaren bular-anaia zen. Irudimen handikoa eta abenturazalea, txikitan ,12 urterekin, etxetik alde egin zuen komiko batzuekin, mikeleteak gelditu zuten arte. 1912an bere familiarekin Paraguayra joan zen, han bi arreba zituen. Batxilergoa Buenos Airesen hasi baina ezin izan zuen bukatu, bere familiaren diru eskasia zela eta. Etsita, Mutrikura itzuli zen. Udalak eskatuta Mutrikuko eskola zuzendu zuen eta han zegoela benefizentziaren Gurutzea eman zioten, baztanga epidemian izandako jokaera ezin-hobeagatik. Berriz Buenos Aireresen dirua nahikoa lortu zuen Romara bidaiatzeko eta opera kantaria izaten saiatzeko. 6 urte ikasten eman ondoren Espainia eta Italian zehar bere ahots zoragarria erakutsi zuen. 1929an, Zuloaga pintorearen gomendioari jarraiki, amerikar abentura saiatu zuen, baina oso gaizki atera zitzaizkion gauzak. Uzkuduni esker Californiara heldu zen, eguneaz zehar nekazari ibili zen eta gauez ingelesa ikasten zuen. Horrela, Metro Goldwyn Mayer estudioetan antzezlan bat lortu zuen. Lehenengoa «De frente, ¡marchen!» izan zen Buster Keaton eta Conchita Montenegro donostiarrarekin batera. Arrakasta handiena “El Presidio”rekin lortu zuen. Beste film batzuk honakoak dira: “Cuban Love Song” eta “Susan Lenox” Greta Garbo eta Clark Gable-ekin. 1932an bere sorterrira itzultzen da deskantsatzera baina berehala Madrilgo estudio batetik deitzen diote bertan lan egiteko. Gerra ostean Italiara joan zen, 1958 urtea arte, 110 pelikula eginaz. Mutrikun zendu zen 1968ko otsailaren 11an.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.