288 Zenbakia 2005-02-11 / 2005-02-18
Guillermo Gorostiza paredes en 1930 Futbolaria. Ezker hegalekoa. Santurtzin (Bizkaia) jaio zen 1909ko otsailaren 15ean. Hainbat taldetan jokatu zuen: Santurtzi, Racing de Ferrol, Arenas Club de Getxo eta Bilboko Athletic Club. 1940an Valentziara alde egin zuen. Espainiako txapelduna izan da 1930, 1931, 1932 eta 1933an Athletic taldearekin, eta 1941ean Valentziarekin. Era berean, bost aldiz Liga txapelduna izan zen ?hiru Athletic-ekin eta bi Valentziarekin? eta 18 aldiz Espainiako selekzioarekin aritu zen. Hainbat filmetan azaldu zaigu bere irudi betirako gordez. “Campeones” filmean azaldu zitzaigun, 1942an Ramon Torradok eginiko kirol giroko filmea izanik. Filme berean bestelako kirolariak ere azaltzen ziren: Quincoces, Ricardo Zamora eta Jesus Abrego erremontista. Bigarren filme bat “Juguetes rotos” dugu, hau da, antzinako idoloek bizi duten orain latza islatzen duen filmea, Monolo Summers-ek egina 1966an. Paulino Uzkudun eta beste idoloen artean, Athletic-eko jokalari ohia ere hortxe azaltzen zen.