
Artisautza
Zuriñe Gredilla. Zurezko Tailuak: Prozesua
GARMENDIA IARTZA, Koro
Zehazki zer egingo duen erabakitakoan, marrazki bat egiten du, zein neurritako zura beharko duen jakiteko.
Zur zaharra arotzari eramaten dio, zura mekanizatu eta zizelkatzeko presta dezan. Tailatzen.
Egindako marrazkia zurean egiten hasten da, zizelkatzen. Pauso hauxe da denborarik gehien eskatzen duena.
Zizelkatzeaz amaitutakoan, leundu egiten du, eta argizaria eman. Gutxitan ematen dio kolorerik intxaur tintarekin; nahiago izaten du zura bere jatorrizko kolorean utzi. Tailatzen.
Behar izanez gero, elementu osagarriak ipini (ordulariaren makinaria, ispiluaren kristala, etab.), eta prest egongo da pieza. Egiten dituen elementu guztiei argazki bat ateratzeko ohitura du.
