279 Zenbakia 2004-12-03 / 2004-12-10

Artisautza

Zuriñe Gredilla. Zurezko Tailuak: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

PRODUKTUAK

Zuriñek bi produktu mota egiten ditu. Alde batetik, “klasikoak” izenda ditzakegunak: kutxak, argizaiolak, ezkutu heraldikoak, idazkunak, burualdea zizelkatuta daukaten sehaskak, esekitokiak, lanparak, ordulariak, etab.

Eta, beste aldetik, eskulturak. Nahiz eta kasu hauetan lanaren alderdi nagusia zura zizelkatzea izan, eskulturak beste material batzuekin (harria, burdina, etab.) osatzea eta kontrastatzea gustatzen zaio gure artisauari. Horrela, bere inspirazioan oinarrituz, oso efektu estetiko bereziak lortzen ditu, espresibitate handiko lan ederrak. Argizaiola modernoen bilduma.

Bere produktuei ateratako argazkien album bat du.

Eibarren egin zuen erakusketa baten katalogoan irakurritako hainbat pasarte erakutsi nahiko nizkizueke: Zuhaitzetatik

eskuratzen dizkizuet bide hauek.

Zuei dagokizue zeharkatzea,

memoria berreskuratzea,

sustraiak berraurkitzea,

ama lurrari elkartzen

gaituen lotura sakratua berregitea.