
Artisautza
Zuriñe Gredilla. Zurezko Tailuak: Artisaua
GARMENDIA IARTZA, Koro
Zuriñe Barakaldon jaio zen (Bizkaia), 1966an. Oinarrizko ikasketak egin ostean, artea gustatzen zitzaiola ikusita, 18 urterekin pintura ikasten jarri zen, batez ere marrazketa, olioa eta akrilikoa. Teknika hobetzeko asmoz, 21 urterekin Debako Arte Eskolan sartu zen, eta, hiru urteko iraupena duen ikasketaldian, marrazketa eta pinturaz gain, beste hainbat arte ere landu zituen: buztingintza, tailuak, eta abar. Grabatu kalkografikoetan espezializatu zen.
Zura lantzeko teknikan aurrera egiteko asmoz, beste hiru urtez Eibarko Paulino Larrañaga artisauarekin aritu zen lanean. Tailerraren sarreran dagoen placa.
1993an, etxabe bat alokatu zuen Deban, tailu lanak egiteko. “Bizirauteko”, baina, Zuriñek beste hainbat lan ere egiten zituen. Bost urte geroago gaur egungo lokalera lekualdatu zen, eta esklusiboki eta profesionalki zura lantzen jarri zen.
Bere lanak ezagutzera emateko, artisautza azoketara joateko ohitura du. Nolanahi ere, ez dezagun pentsatu azoka hauetan asko saltzen denik, alderantziz baizik. Baina jendearekin harremanetan jartzeko modu bat da, gero bere tailerrera jotzen baitute enkarguak eskatzera.
Erakusketa ugari egin ditu, bai banakakoak, bai taldekakoak.
Zura lantzeko ikastaroak eman ditu Donostian, Bilbon, Lasturren (Deba. Gipuzkoa), Ondarroan (Bizkaia), etab. Adin guztietako jendea izan du ikasle. CURRICULUM VITAE Prestakuntza:
Goi batxilerra Prestakuntza osagarria:
1999 Enpresak kudeatzeko DEBEGESA prestakuntza (Ermua)
1990 Zura zizelkatzea (Paulino Larrañaga -Eibar)
1987 Zura zizelkatzea eta grabatu kalkografikoa
Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroa (Deba)
1986 Pintura ikasketak.
Karrera Berrien Zentroa (Bilbo)
1985 Pintura ikasketak.
Luis Montalban Zentroa (Barakaldo) Laneko esperientzia:
1999 Zura zizelkatzeko ikastaroko irakaslea
DEBEMEN (Deba beheko mendiko nekazari elkartea).
1997 Zura zizelkatzeko ikastaroko irakaslea
DEBEMEN (Deba beheko mendiko nekazari elkartea).
1995-1997 Debako enpresa autonomo batean.
Zereginak: zurezko tailuak diseinatu eta egitea.
1995 Martuteneko espetxea. Zereginak: zurezko tailuak egiten ikasteko eskolak ematea.
1995 Bilboko “ZOHARDI" tailerrak.
Zeregina: Zurezko tailuak egiten ikasteko eskolak ematea.
1994 Martuteneko espetxea.
Zereginak: Zurezko tailuak egiten ikasteko eskolak ematea.
Egindako lanak: eskola teoriko-praktikoak emateaz gain, espetxeratuek egindako lanen segimendua egitea.
1991- 1990 Ondarroako "KRESALA" udal tailerrak.
Zeregina: Grabatu kalkografikoak egiten erakustea.
1990 Paulino Larrañagaren tailerrean (Eibar).
Zeregina: Zurezko tailuak egiten ikastea. ERAKUSKETAK:
2004 Bakarkako erakusketa, Topalekun (Eibar) Bakarkako erakusketa (Belauntza) Zubietako azoka. Arteako artisautza azoka. Erdi Aroko azoka (Deba)
2003 Arteako azoka: 3. saria. Taldekako erakusketa (Deba).
2002 Ordiziako Artisautza Azoka Turtziozko Artisauen Azoka Deba beheko emakume artisauen taldekako erakusketa. Eibarko Udala (martxoaren 8) Debako taldekako erakusketa Produktu biologikoen Lastur azoka
2001 Merkartea Artea azoka Produktu biologikoen Lasturko azoka (Deba) Banakako erakusketa, Eibarko Topaleku aretoan Zubietako Artisautza azoka Debako “Zoro feri” artisautza azoka
2000 Mendaroko Artisautza azoka Produktu biologikoen Lasturreko azoka (Deba) Arteako Merkartea azoka: 1. saria Eibarko Euskal jaiak Ispasterko taldekako erakusketa
1999 Taldekako erakusketa Debako Eskulangintza Eskolan: grabatu kalkografikoa. Alonsotegiko Artisautza azoka Gueñesko Artisautza azoka Beasaingo ikastolek antolatutako Artisautza azoka
1998 Arteako Artisautza azoka: 1. saria Igorreko Artisautza azoka Ordiziako “GABILTZA” Artisauen Elkartearen azoka Debako Artisautza azoka
1997 Kilometroak 97ko erakusketa
1996 Zarauzko San Tomasetako azoka (taldekakoa) Leintz Gatzagako Artisautza azoka (taldekakoa)
1994 “La Galleta del Norte” Literatur tailerra (La Karaba), Barakaldon (banakakoa) Debako artisautza azoka.
1993 Debako "Kutxa" aretoa (taldekako erakusketa) Bergarako "POL- POL” aretoa (taldekako erakusketa) Emakundeko erakusketa aretoa, Bilboko Díaz de Haro kalean Bilboko erakustazoka ("DIDACTEC") Kulturetxea (Eibar) “Martxoaren 8” kultura elkartea (Deba) Arrano elkartea (Deba)
1991 Erakusketa aretoa (Ondarroa)
