277 Zenbakia 2004-11-19 / 2004-11-26

Artisautza

Jostugarri. Almazuelak: Materiala

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

MATERIALA

Artisauak ez ditu bere trebetasun eta irudimenaz gain lanabes gehiegi behar lanerako: Erremintak. Paper eta arkatzak, zirriborroak egiteko. Oihalaren gainean marrazteko errotuladore bereziak. Hauen marka urarekin kentzen da. Oihalak, kotoizkoak gehienetan, lodiera anitzekoak: irudiak egiteko erabiltzen duen mehetatik hasi, eta euskarri lanak egiteko lodietara bitartekoak. Kotoizko uatak, ohazalak egiteko. Kolore guztietako hariak, batzuk gainean argizari geruza bat daukatela, errazago irrista daitezen. Mota ugaritako orratzak. Gehienetan oso orratz txikiak erabiltzen dira, puntu motzak egin ahal izateko. Mota ugaritako guraize eta hari-mozleak. Bihurgune edota uhin itxuran mozteko ebakitzaile edo kuter bereziak, marraza biribil baten itxurakoak, pizzak mozteko erabiltzen direnak bezalakoa, baina txikiagoa. Titareak. Jostorratza bultzatzeko erabiltzen diren metalezko titare arruntez gain, larruzkoak ere erabiltzen ditu, oihala atzealdetik eusten duen hatza zulatzea ekiditeko. Erregela bereziak. Kateorratzak. Ertzak lotzeko pintza bereziak. Normalean, beirate beruneztatuen imitazioak egiteko erabiltzen dira. Marrazkiak loditzeko tirak. Almazuela edo patchwork lanetan apaingarri gisa erabili ohi diren hainbat elementu: perlatxoak, kristalak, etab. Euskarri berezia: plastikozko hodiak elkarri lotuz, nahi dugun neurriko euskarria egiten da, oso aproposa artisautza mota honetarako. Ertzak josteko makina. Plantxa.