277 Zenbakia 2004-11-19 / 2004-11-26

Artisautza

Jostugarri. Almazuelak: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

ARTISAUA

Koldo García Ordoki Donostian jaio zen, 1956an. Lau anai-arreben artean gazteena da. Pasaiako eskola publikoan eta Donostiako Peñaflorida Institutuan egin zituen bere lehen mailako ikasketak. Ondoren, Irakasle izateko karrera egin eta eskola batean hasi zen lanean. Ezkondu, eta alaba bat izan zuen. Lanean ari zen ikastetxea itxi zutenean, bere denbora osoa familiari eskaintzen hasi zen.

Oposaketa batzuk gainditu ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiko administrazioan hasi zen lanean. Errenteriako 2004ko Artisautza Azokan.

Koldori txikitandik gustatu zaio eskulanetan aritzea. Maitasun handiz oroitzen ditu eskolan josten ikasteko jasotzen zituen klaseak. Bere amarengandik jaso du zaletasun hori, hau ere jostun porrokatua izan baita; beti aritu da josten edo puntua egiten.

Gauzak horrela, makrame, ehun eta abarren ikastaroak egitea erabaki zuen.

1999tik aurrera, almazuela edo patchwork egiteko teknika hobeto ezagutzeko asmoz, penintsulako hainbat hiritan ibili zen (Donostian, Bartzelonan, Santoñan, Berangon, etab.), eta, geroztik, jarduera honi eskaintzen hasi zitzaion bere aisialdia. Baina hori gutxi iruditu, eta lanbide gisa hartzera erabaki zuen 2003. urtean. Eszedentzia bat eskatu zuen Foru Aldundian. Posturik onenaren saria jasoten.

Artisautza azoka ugaritara joaten da, eta eskolak ere ematen ditu Errenteriako Xenpelar zentroan (Miguel Zabaleta kalean). 2004ko urriaren 19tik 30era bitartean, almazuela edo patchwork-en taldeko erakusketa batean hartu zuen parte, zeina ikusgai egon baitzen bai Bizkaian (Berangon, Bilbon eta Portugaleten), bai Gipuzkoan (Donostian, Oiartzunen, Beasainen, Astigarragan, Azpeitian eta Errenterian).