Aipamena. Euskal Hizkuntza Komunitatearen Bizindar Etnolinguistikoa
Egileak: Ibon Usarralde eta Iñaki Martinez de Luna Argitaratzailea: Soziolinguistika klusterra Orrialde kopurua: 98 ISSN: 84-609-1379-1 Ezaugarriak: Ikerketa orok izan ohi ditu zergati batzuk. Ikerketa honen abiapuntuan ere hausnarketa, kezka, edo ezinegon batzuk aurkitu daitezke. Hausnarketa guztien oinarrian bat: erabilera dela euskararen normalizazioaren adierazle adierazgarriena eta erabileran zeresana duten faktoreak identifikatu, bakoitzaren garrantzia zehaztu, eta neurtu beharra dagoela eskuartze ekimen eraginkorrak bideratu nahi badira. Bizindar etnolinguistikoa izeneko eredu teorikoaren baitan hizkuntza portaeran eragiten duten faktore guztiak bilduz gero, emaitza, neurri bereko euskararen erabilera litzateke: gizarte baldintzak zelakoak, bizindarra nolakoa, erabilera halakoa. Itxuraz, neurtu dugun bizindar etnolinguistikoaren eta euskararen erabileraren artean badago nolabaiteko loturaren bat: herri batean bizindar etnolinguistikoak gora eginez gero, euskararen erabilerak ere gora egiten du. Herri guztietan hori gertatzeak gure ikerketaren oinarrian egon den hipotesia neurri batean baieztatzeko nahikoa arrazoi ematen digula deritzogu. Bizindar etnolinguistikoaren eta euskararen erabileraren arteko erlazioan sakontzen saiatu eta erlazio horren intentsitatea zenbatekoa den azaldu nahi izan dugu, lehen urrats gisa, lan honetan.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.