276 Zenbakia 2004-11-12 / 2004-11-19

Euskobooks

Aipamena. Odolaren mintzoa

Egilea: Fernanddo Aire, Xalbador Argitaratzaileak: Auspoa, Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 306 ISBN: 84-7907-460-4 Ezaugarriak: Odolaren mintzoa liburua gaillur bat dugu bai bertsolaritzan eta bai euskal olerkian ere. Hori adierazi nahi zuen Xalbador bertsolarietan olerkariena eta olerkarietan bertsolariena zela esan zuenak. Liburu hori 1976-ko azaroaren 7-an aurkeztu zan jende aurrean, Urepelen bertan, egileari omenaldi bat egin zitzaiola. Baiña liburua euskal zeruan izar berri bat bezela azaltzen zen une berean, beraren egillea itzali egin zen. Berak bertso batean esana gertatu zen, beraz:

egun artean eman derautzut ahal nezaken guzia,

orai bertzerik ezin dut eta eskaintzen dautzut bizia. Liburu horrek bigarren argitalpena 1989 urtean izan zuen; eta gaurko hau, 2004-an, hirugarrena. Euskal liburu gutxirekin gertatu da holakorik. Apaletan gorde ez ezik, euskaldunen eskuetan oso erabilia izan dela esan nahi du, handik bihotzetaraino sarturik. Horixe zen berak bere liburuari opa ziona: Harmairu zokoetan es gorde nehola,

zikint beldurrez edo nik dakita nola;

etzaio zikinduko dakarren eskola,

kez beltzaturik ere ez izan axola,

sukaldeko solasen guardian dagola.

Xalbador