275 Zenbakia 2004-11-05 / 2004-11-12

Euskobooks

Aipamena. Bizitzan zeharreko ikaskuntza: Lanerako koadernoak 36

Egilea: CIDEC Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritza, Fondo Social Europeo Orrialde kopurua: 96 ISSN: 1135-0989 Ezaugarriak: Europako Batzordearen ikasketa iraunkorrari buruzko 2000ko memoranduma argitaratzeak une gogoangarria adierazten du maila guztietako heziketa arautuaren, lanekoaren eta iraunkorraren alorrean, garai batean lan-merkatuko enpleguari buruzko Liburu-Zuriarekin gertatu zenaren antzera. Txosten horrek eztabaida bat sortu nahi du Europako Batasuneko herrialdeen artean, ikasketa iraunkorraren definizio zehatz bat bilatzeko, ikuspegi ekonomiko hutsetara mugatuko ez den eta/edo berariaz pertsona helduetara mugatuko ez den definizioa bilatzeko, alegia. Memorandumaren helburua ez da definizio hutsak ematea, baditu beste helburu batzuk, hala nola bizitzan zehar gizabanakoari berreskuratzen laguntzea; heziketa horrek, eskolaurretik hasi eta erretiroa hartu arte, jarraipena izatea lortzea, eta merkatuak eskeintzen dituen aukera guztiak -ikasketa formaletik ikasketa informalera artekoak- bistaratzea.