275 Zenbakia 2004-11-05 / 2004-11-12

Euskobooks

Aipamena. Enpleguaren arloan gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna hedatzeko orientazioak: Lanerako koadernoak 37

Egilea: CIDEC Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritza, Fondo Social Europeo Orrialde kopurua: 115 ISSN: 1135-0989 Ezaugarriak: Informazio eta jakintzaren gizartean egiazko gauza bihurtu da geroz eta emakume gehiago ari direla gehitzen lan merkatura; eta hori azken hamarkadetan gizartean eman diren aldaketarik handienetakoa da. Alabaina, luzea da oraindik egiteko dagoen bidea emakumeek eguneroko bizitzan jasan behar dituzten ezberdintasun eta bidegabekeriak baztertu arte. Europako Batzordearen azken txostenak adierazten duenez, oso esanguratsuak dira lan-merkatuan dauden ezberdintasunak gizon eta emakumeen artean: ia BPGaren hazkundea %2,3koa da, eta horren bostena gutxi gorabehera emakumeak lanean parte hartze handiago dutelako etorri da. Hala ere, emakumearen enplegu indizea %18,2 txikiagoa da gizonena baino.