276 Zenbakia 2004-11-12 / 2004-11-19

Euskobooks

Aipamena. Gipuzkoako Batzar Nagusiak tradizioaren modernotasuna: botoarekin eta hitzarekin

Egilea: María Rosa Ayerbe Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza Orrialde kopurua: 495 ISBN: 84-609-1763-0 Ezaugarriak: Gipuzkoar hiritarrek behar adina ezagutzen ez duten erakunde bati justizia egiten lagundu nahi duen liburu hau aurkeztea da gaurko ekitaldiaren helburua; izan ere , irakurleak egiaztatzeko egokiera izango duenez, Gipuzkoako gizarte eta Lurralde egituratzean funtsezko oinarri izan den eta izango den erakundea dugu Batzar Nagusiak. Gipuzkoako Batzar Nagusiek 25 urte bete dituzte 1979an Arrasaten berreskuratu zirenetik, 1876ko Foru kentzeak ireki zuen historia etenaldi luzearen ondoren. Autonomiaren araudiaren inguruan gipuzkoarrek, arabarrek eta bizkaitarrek azaldu genuen borondateak hauxe eragin baitzuen : Foru jatorriko ordezkaritza duten mendeetako erakundeekin batera, Eusko Legebiltzarra eratzea, guztion autogobernuaren adierazpide gisa. Ez dago zalantzarik aipatutakoak garrantzi handiko erakundeak direla Euskadiko autogobernua eratzean. Ez bakarrik iragana eta orainaldia, tradizioa eta modernotasuna, historia legezkotasuna eta borondate demokratikoa lotzen dituztelako; baita ere, ondo erabiliz gero, oso onurakor izan daitezkeen tresna direlako XXI. Mendeko euskal gizartearentzat. Beharrezkoa ez bada ere, nabarmendu nahi nuke Batzar Nagusiak Gipuzkoar lurralde osoaren ordezkaritza organo direla eta presentzia garrantzitsu eta erabakigarria dutela bertan Gipuzkoako alkate eta zinegotziek. Horrela bada, udalez haraindiko erakunde bihurtu dira eta betekizun erabakigarria dute Gipuzkoa hiri handiko entitate gisa taxutzerakoan , eta horretara Lurralde Historikoko herritarren ongizatea egoera ezin hobean jarriko dute Euskadi eta Europa osoa. Gipuzkoarrak zuzenean hautatutako erakundea denez, gainera, berezitasun hau ematen die: ordezkatzen dituzten herritarren behar eta helburuak adierazten dituzte, izan ere, Lurralde historikoko pentsamolde polítiko ezberdinen bilgune dira, eta beraz, eztabaida, azterketa, politika konfrontazio eta adostazunen bilgune badira ere. Horregaitik oraingo egoera historikoan, Batzar Nagusiek Gipuzkoako osagai elkartzaile, atal eragile eta indar berritzaile bilakatu behar dute. Leire Ereño, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaria