276 Zenbakia 2004-11-12 / 2004-11-19

Gaiak

Donostiako bigarren ingurabidea

OTAÑO UNZURRUNZAGA, Usoa



Urumeako autobide berriarekin batera, funtsezko lana izango da hau, Donostiarako sarbideen arazoei irtenbidea aurkitzeko.

Bi helburu lortu nahi dira, batetik, egungo ingurabidea arintzea. Lan hau ez gauzatzekotan, 2007 urtean, 110.000 ibilgailu hartuko lituzke bere baitan, auto-pilaketa etengabea izango litzatekeelarik. Eta bestetik, batez ere garraio astunentzat alternatiba bihurtzea. Argazkia: www.eipsa.net

Ingurabide berria A-8 autopistan txertatuko da, berez, autopistaren zatia izango delarik. Usurbilen hasiko da, Aritzetan hain zuzen, egungo A-8an. Ondoren, Lasarte-Oriatik igaroko da, geroago Hernanin (Galarretan) elkartzeko. Behin Astigarragan, Urumeako autobidearekin lotuko da, Errenteriatik pasa, berriz ere A-8an bukatzeko, Oiartzuneko loturaren ondoan.

Beraz, ingurabide berriaren trazadura egungo ingurabidearen hegoaldetik igaroko da, paraleloan. Horrela, bigarren ingurabide honek egungo saihesbidetik igarotzen diren 30.000 ibilgailu xurgatuko ditu. Obren aurrekontua 220 milioi eurokoa izango da, 16 kilometrotako luzerarako.