273 Zenbakia 2004-10-22 / 2004-10-29

KOSMOpolita

EuskoSare proiektua, auzolaneko adibide

VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari



E Xabier Retegi EuskoSare aurkezten La Platako Euskal Astean. usko Ikaskuntzak bere proiekturik minenetakoa aurkeztu du urriaren 19an Argentinako La Plata hirian, hain zuzen ere Buenos Aireseko hiriburuan argentinar euskal komunitateak eratutako Euskal Astearen barruan. Xabier Retegi Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Gonzalo Auza proiektuko zuzendariak hitz egin zuten EuskoSareri buruz hainbat lagunen aurrean.

Eusko Ikaskuntzak indar eta gogo handiz bultzatu du hasieratik, Euskomedia Fundaziotik 2003an planteatutako egitasmoa. Garbi eduki zuen lehen unetik honoko bide hau dela munduko euskal komunitate zabala lotzeko bitartekorik zuzenena, teknologia berriez baliatuta. Eta gogo sendo horretan oinarritua, urtebete baten ondoren egitasmoaren nolakotasunik adierazgarrienak azaldu zituzten Eusko Ikaskuntzako bi kideek.

Federación de Entidades Vasco Argentinas (FEVA)-k antolatutako ekitaldian, garbi geratu zen EuskoSare euskaldun guztiontzako lanabesa dela, komunitate birtuala osatzeko interesatuen esku uzten dena. Xabier Retegik auzolaneko adibidetzat jo zuen proiektu berria, bitartekoa Eusko Ikaskuntzak sortu duelarik baina, Elkarteak beti egin duen moduan, euskal komunitate zabalari eskaintzeko. EuskoSaren aurkezpen ekitaldian bildutako jendea.

Aurkezpen ekitaldira bildutakoek biziki ongi baloratu zuten Eusko Ikaskuntzaren eskaintza eta gauza bera esan daiteke, La Platara ez agertu arren atxikimendua azaldu dutenen aldetik. Izan ere, egitasmoa Internet sarera oraindik agertu ez den arren, munduan barreiatuta dauden hainbat euskaldunengandik lan egiteko proposamena jaso dute proiektuaren arduradunek. Gonzalo Auza EuskoSaren aurkezpenean.

Gonzalo Auzak zioen moduan, EuskoSare 2005eko apirilean sarean egotea espero dute. Baina hamaika lagun ari dira dagoeneko prestakuntza lanetan eta, esaterako, euskal diasporari buruzko ikerkuntzan diharduten 52 lagunek izena eman dute akademikoen sarean parte hartzeko. Horien jatorria desberdina da, lan egiteko baieztapenak munduko lau kontinentetatik heldu direlarik. Ez da kopuru makala! Teresa Sala, Verónica Barzola, Santiago Pereson eta José Igancio García Ramos, EuskoSareko kideak. Xabier Retegik aurkezpenean azaldu zuenez, munduko euskaldunak dira lanabes honen balioaz baliatuko direnak, ez bakarrik Euskal Herritik kanpo bizi direnak. EuskoSareren indarra, horren gaineko erabilpenak emango dio eta eskain daitezkeen zerbitzuen garapenak. Eusko Ikaskuntzak plataforma prestatzen dihardu eta orain euskaldunoi dagokigu abian jartzea.