Topagunea 98 Herri aldizkarien plan estrategikoaren ondorioak eta inplementazioaren ildo nagusiak Topagunea 98. Herri aldizkarien plan estrategikoaren ondorioak eta inplementazioaren ildo nagusiak Ainhoa Elices Hamar urte pasa dira lehenengo herri aldizkaria Arrasaten kaleratu zenetik. Lehenengo ekimen horretatik aurrera, 50 inguru dira egun argitaratzen diren herri aldizkariak, kopuru hori ekinbide berriak direla medio gehitzear doala. Hori dela eta, euskal prentsaren sektoreak zabalkunde handia lortu duela nabarmena da. Euskara elkarte eta euskal prentsaren sektoreek duten garrantzia kualitatibo zein kuantitatiboki gehitzen joan ahala, antzeko gaien inguruko esperientziak trukatzeko harremangune finko bat sortzeko beharra areagotu zen; baliabide ekonomikoen optimizaziorako urratsak emateko, nahiz solaskide bakar eta errepresentagarri baten funtzioak beteko lituzkeen harremangune finkoa. Hori dela eta, 1996ko ekainaren 15ean eratu zen Euskara Elkarteen Topagunea, eta honen baitan, 1997an Herri/eskualde aldizkarien batzordea sortu zen. Batzorde berri honen sorrerak izena aldatzeko beharra azaleratu zuen. Izen berri hau Euskara Elkarte eta Herri Aldizkarien Topagunea da, eta gaur egun , Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Lapurdiko 32 euskara elkarte eta 30 herri/eskualde aldizkariz osatua dago. Euskal prentsaren sektorean finkatuz, Topagunearen baitan biltzen diren herri/eskualde aldizkarien inguruan hainbat puntu garrantzitsu kontutan eduki beharko lirateke, hala nola, argitalpen hauek gauzatzen 400 pertsona inguruk lan egiten dutela aldizkariko langile zein noizbehinkako kolaboratzaile gisa, urtean bi milioi aletik gora eta hirurogeita bost milioi orritik gora direla argitalpenok kaleratutakoak, berrogeita hamar inguru dira aldizkariokin kolaboratzen duten erakundeak eta Euskal Herriko (E.A.E., Nafarroa eta Iparraldea) 400.000 irakurle inguruk jasotzen ditu bere etxe nahiz bestelako puntuetan. Hala eta guztiz ere, herri/eskualde aldizkarien sektorea, euskarazidatzitako prentsako beste hainbat sektore bezala, normalizatzear dagoen sektore bat da; baliabide, azpiegitura etab.etan sektore honek dituen behar eta gabeziak nabarmenak dira aspaldidanik, baina hutsune hauekin batera, egoera honi aurre egiteko sektorearen normalizaziorako bidean beste hainbat optimizazio neurri bilatzeko aukera egon daitekeela ikusten zen. Hausnarketa honen ondorioz, herri/eskualde aldizkarien sektore osoaren hobekuntza plana diseinatzea helburu duen plan estrategikoaren beharra nabarmen azpimarratu zen. Plan estrategikoa hasteko baliabideak Gipuzkoako Foru Aldundiak 1997. urtearen amaieran emandako dirulaguntza bat zela medio eskuratu ziren, eta horrela, 1998ko urtarrilean Topaguneak euskal prentsarako TOPAGUNEA 98: ANALISI ESTRATEGIKO ETA BERRIKUNTZARAKO PLANA martxan jarri zuen. Plan estrategiko hori, Euskara Elkarte eta Herri Aldizkarien Topagunean partaide diren herri/eskualde aldizkarien inguruan egiten diren ekintzen azterketa orokor bat da, eta etorkizunari begira sektorearen normalizaziorako baliagarriak izan daitezkeen ekimen eta lan ildoak ezartzeko lan tresna bezela diseinatu da. Azkenik, txosten honen bidez, TOPAGUNEA 98: ANALISI ESTRATEGIKO ETA BERRIKUNTZARAKO PLANaren ondorioak eta inplementaziorako lerro nagusiak azaltzeaz gain, beste egoera batzuetarako ere baliagarria izan dadin, plan estrategiko baten atal nagusi eta azpimarragarriak ere azaldu nahiko genituzke. TOPAGUNEA: ERREALITATE BAT 32 ELKARTE 30 HERRI/ESKUALDE ALDIZKARI 400 PERTSONA INGURU 30 GOIBURU URTEAN 630 ARGITALPENetik GORA URTEAN 2 MILIOI ALEtik GORA URTEAN 65 MILIOI ORRItik GORA 50 ERAKUNDE INGURU PLANIFIKAZIO ESTRATEGIKOA TOPAGUNEAN: PUNTU AZPIMARRAGARRIAK Izate arrazoia TOPAGUNEAren oinarrizko datuen azterketa egin ondoren, honen inguruan dauden interes desberdinak batzeak, Taldeak dituen ekintzen maila ezberdinetan konplexutasun gorakorra duten puntuak dakartza, hala nola: Taldeari dagozkionak, ekintzak zuzentzen dituen eta partaideen arteko elkarlaguntzaeta loturak bultzatzen dituen taldea bezala. Egoera eta kontrolari dagozkionak, herri entitate bakoitzean eta bakoitzetik , bere akzio eta arduren esparruen barruan. Bestalde, ingurunea aldakor bihurtzen duten faktoreak etengabe mutatzen ari dira eta, era berean, teknologia eta komunikabide berriak eta euskararen gizarte garapenaren itxaronbideek zehaztugabeko kontextu bat osatzen dutela ikusten da. Kontextu hori, halaber, 2 ataletan banatutako ingurune mugikor batean aurkitzen da, 2 atalok merkatu ireki eta lehiakor bat, eta erakundeen konpromisotik babestu eta araututako eremua izanik. Hori guztia, gizarte erakunde ezberdinen ekintzek aktibotzen dute. Bizkorki aldatuz doan egoera honetan, helburuen ezarpena eta erakundeen zuzendaritza konplexuagoak bihurtzen dira, honek guztiak mantenu oinarrietan eta etorkizunean eragin zuzena du, bai herri antolaketetan bai Taldean. Hausnarketa guztiek oinarrizko abiapuntutatik hasi behar dira, eta nahiz eta guztiontzat ezagunak diren puntuak izan, berebiziko garrantzia dute. Beraz, edozein hausnarketari ekin baino lehen, honako galderak dira kontutan eduki beharrekoak: Nortzuk gara? Nondik gatoz? Non gaude? Nora goaz? Ondorengoa ere gaineratuz: Zer? Nori? Nola? Non? Noiz? honela, Topaguneko Zuzendaritza Batzordeak analisi eta planifikazio estrategikoari hasiera ematea erabaki zuen, ondorengoak izendatuz: KANPO LUIS PLAZA AHOLKULARITZA IZAGIRRE PROGRAMA ZUZENDARIA GESTIO ETA MARKETING ESTRATEGIKOAN AHOLKULARIA BARNE AINHOA ELICES DINAMIZAZIOA BALDA EGITARAUEN GARAPENA ENPRESA ZIENTZIATAN LIZENTZIATUA OINARRIZKO EGITARAUA Kronograma 1. Fasea lan taldearen aukeraketa 1997ko azaroa eta abendua 2. Fasea datu bilketa 1998 ko urtarrila: lan metodologiaren ezarketa 1998ko otsaila: * Galdetegien banaketa * Herri/eskualde aldizkariekin plan estrategikoaren aurkezpen eta azalpenerako bilerak 3. Fasea datu prozesaketa 1998ko martxoa eta apirila 4. Fasea ikerketa 1998ko maiatzetik uztailera 5. Fasea ondorio nagusiak eta proposamenak 1998ko iraila 6. Fasea inplementazioaren lehen urratsak 1998ko urritik abendura 7. Fasea inplementazioaren gauzatzea 1999. urtea Ekintzen programa atalka garatua izan da, baina helburu honetarako sailkatuak izan diren faktore estrategiko bakoitzean eta guztietan eragiteko asmoz, ondorengo lerro zuzentzaileak jarraitu dira: Programaren lerro zuzentzaileak ENTITATEEN INFORMAZIO OROKORRA ETA BANAKAKOA ENTITATEEN FAKTOREEN ANALISIA: * TALDEAREN FAKTOREEN ANALISIA * HERRI ENTITATEEN / ALDIZKARIEN FAKTOREEN ANALISIA ANALISI ESTRATEGIKOA Oro har, analisi eta ekintza egitarauak puntuon atalkako garapena barneratzen du: MISIOA/ASMOA * ENTITATEA + EKINTZAREN ORIENTABIDEA + MOTIBAZIOA / JARRERA / PORTAERA BARNE FAKTOREAK: * KONPETITIBITATE GAKOAK KANPO FAKTOREAK: * INGURUNEA, KONPETENTZIA, ALDAKETAK MERKATUA * EKINTZA ETA SEGMENTAZIOAREN EZARPENA + BEZEROA/K + BEHARRA / ESKARIA / ITXAROPIDEAK + TIPOLOGIAK + PRODUKTU / ZERBITZU KONTZEPTUAN + ATRIBUTU ETA PERFILAK + PRODUKTU / MERKATU KONTZEPTUAN + BEHARRAK / BEZEROAK / EUSKARRIAK + KOKAPENERAKO OINARRIAK + DIFERENTZIAZIO AZTERKETAK (ONURAK) + POTENTZIALA EKINTZA PLANAK * HELBURUEN EZARPENA * PRODUKTUA / FINANTZIAKETA / BANAKETA / KOMUNIKAZIOA KONTROL SISTEMAK * ADIERAZLEAK * BERRIKUNTZARAKO OINARRIAK ENTITATEEN PLANGINTZA MISIOA / ASMOA HELBURUAK BARNE KANPO FAKTOREAK FAKTOREA MERKATUA SEGMENTUAK KOKAPENA EZBERDINTZEA PRODUKTUAK FINANTZIABIDEAK BANAKETA KOMUNIKAZIOA HELBURUAK EKINTZA KONTROLERAKO PLANA PLANA BERRIKUNTZARAKO SISTEMA EKINTZAREN HELBURUAK Misioa /asmoa ezartzen laguntzea Argitalpen bakoitza lehiakorragoa izateko bidean faktore, prozesu eta sistemak ezagutzea * Ekoizpen prozesu, inprimaketa eta banaketaren azterketa * Kudeaketa ekonomiko finantzarioaren azterketa * Heziketa, kalitate, marketing eta berrikuntza plangintzen azterketa * Azterketa juridikoa: + Goiburukoen babesa eta arauketa + Jarduerarenarauketa Ingurune / merkatua eta konkurrentziaren faktore baldintzatzaileak ezagutzea: * Bezeroa nor da? * Zeintzuk dira bere beharrak? espektatiba edo itxaropideak * Teknologia berriek eraginik al dute? * Euskararen garapenerako produktu / zerbitzu bat? Talde koordinazioaren ildotik, entitateen jardueraren garapenaren indartzea aztertzea ONDORIOEN OINARRIZKO AURRERAPENA 1. Aztergai diren erakunde sozialek euren kudeaketan plangintza estrategikoa landu dezaketela eta behar dutela frogatzen da. 2. Euskararen garapenerako, merkatuaren itxarobide edo espektatibak asetzera bideratutako jarrera oso baliagarria izan daiteke. 3. Misioa /asmoa eta helburuen definizioa, Topaguneko bi mailetan (aldizkari bakoitzarenean eta Topagunearenean) ekidin ezinezko beharra da. 4. Erakunde, babesleen eta irakurleen itxaronbideen joeren ezagutza bere onera eraman behar den oinarrizko betebehar bat da. 5. Berrikuntzarako garrantzitsua den akzio gune bat dago: Ekoizpen, inprimaketa eta banaketa prozesuak Baliabideen kudeaketa Produktu berrien sorrera eta garapena 6. Babesleen garapenerako azterketa lehentasunezko gai bat da. 7. Ekintza hauen arrakasta, lehendik egindako euskararen aldeko ahaleginen gauzatzearen funtsezko adierazlea dela baieztatzen da, eta politika zuzen batek argitalpenen garapena gehiago sendotu dezake. 8. Eragin handia izan dezaketen mehatxu ezberdinak daude, eta hauek epe laburreko plangintza estrategiko baten ardura eskatzen dute. 9. Herri entitate eta Topagunea taldeko partaideen jarrera heziketa plangintzen bidez hobet behar da. 10. Ekintza hauentzat etorkizun hobea eratu daiteke (gizarteari asetze maila altuagoa eskainiz), baina honek geure jarrerekiko eskakizun handiagoa dakar. Hala eta guztiz ere, euskararen garapenerako faktore garrantzitsu bat direla argi dago, azken hau argitalpenon helburu nagusia dela kontutan izanik. Ainhoa Elices, Enpresa Zientziatan lizentziatua Txosten hau Herri Komunikabideei buruz 1998ko azaroan Arrasaten egin ziren III. Jardunaldietanaurkeztu zen. Txostena, ARKOren, Arrasateko Komunikabideak elkartearen, baimenarekin kaleratu dugu.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.