Eskualdeko komunikabideen hizkera Eskualdeko komunikabideen hizkera Bertako euskara, bertzetako euskara, euskara batua, euskara ustez batua... Patxi Petrirena 1. METODOLOGIAZ Gai honi, guk hartu dugunaz bertzelako alderdi batzuetatik ere lotzen ahal zaio edozein. Konparazio batera, irakaskuntzaren sailean aukeratu den bidetik egiten ahal zen, komunikabideetan lanean ari direnengana zuzenean joz eta honelako galdemoduak eginez, adibidez: Zer euskara erabiltzen duzu zure lanean? Euskalkia, batua edo bien arteko bat? Zer arazo ikusten dituzu bertako euskara erabiltzeko garaian? Eredurik edo material lagungarririk baduzu? Zer gehiago behar litzatekeela uste duzu? Eta bertze hainbertze galdera. Baina, irakaskuntzak ez bezala ez ginen ba ikasgelaz ikasgela ibiliko ea nolako mintzoak edo kalakak aditzen genituen han komunikabideek bide ematen dute haietan erabiltzen den hizkera kanpotik aztertzeko, eta, jakinik ere egiten den edozein balorazio partziala eta subjektiboa izanen dela, hortik jotzea erabaki genuen, pentsatuz azkenean izanen dugula hasierako galdera horiekin lotzeko aukera. Hasiera batean, irakurritako eta entzundako zati mugatu batzuen transkripzio osoa egitea pentsatu genuen, baina azkenean lagin zabalxeagoa hartu eta han hemenkako oharrekin egin dugu. Nire ustez, ikuspegi baliozko bat ematen ahal da horrela, orokorrean hartuta eta zirta batzuetan ohartuz. 2. SARRERA Inguru mugatuko komunikabideak izanik, argi ikusten da irizpide nagusia zein den: euskara hurbila erabiltzea. Oro har, aski inpresio ona egiten dute, goxoa, eta hori egokitasunaren seinale da, dudarik gabe. Hala ere elkarri loreak botatzeko ez baikara bildu aitzakiak ateratzeari lotuko gatzaizkio, ahal baldin bada aholkuren bat emateko haien arrimuan. Lan honen helburua gerora begirako bidaxkaren bat irekitzen laguntzea da batez ere, eta hemen azalduko dudana ez da inola ere kritika sail bat; gehiago da kontzeptu batzuen inguruan gogoeta egiteko saioa eta agian erabaki beharreko gai batzuenzerrenda, nahitanahiez murritza baina hasteko balio dezakeena. Ikusi ditudan gauzak pixka bat esplikatu eta denen artean komentatu ondoren, gerora begira eman beharreko pausoez mintza gaitezke. Nire iduriko, egin daitezke gauza batzuk, egin behar lirateke. Eta paperean idatzi eta komunikabideetako langileen artean zabaldu. Material idatzi zerbait izatea nahitanahiezkoa da behar bezala aitzinatzeko. Ez da hain zaila, gainera. 3. ANALISIA Hemen egin dudan sailkapena aski subjektiboa da, eta helburu didaktikoarekin egina betiere, ez baita hau doktore tesiendako tokia. 3.1. Hutsak gure zonaldeko hainbat hainbat herrietan herritan Egon lasai, horrelako gutti agertuko da eta. Gainera, ez dut uste hau denik gure gaia. Horrelako hutsak huts dira Beran eta Sunbillan, Bermeon eta Orozkon, Larrañen eta Saran, Egunkarian eta Euskadi irratian... (nonnahi agertzen dira eta). Egia errateko, ematen du deklinabide mugagabearekin arazoak ditugula bazter guzietan. Pentsatzekoa da bereziki kazetariendako prestatutako gramatika ttiki batek eta kazetarien arreta zorrotzak lagunduko lukeela arazo hori eta ondotik aipatuko ditudan bertze batzuk konpontzen. Bertze adibide bat ere berexi dut, ordea, larrixeagoa iruditu baitzait: inguruko euskarako forma bat gaizki erabiltzea. haietako batekin gaur solastuko dugu solastuko gara Ez dut hagitz luzatu nahi sail hau, baina bertze adibide batzuk ere sartuko ditut, inork interesik balu. Mugagabeen arazo gehiago ze asmoak dituen ze(r) asmo dituen agiria kaleratu zuten atzo zenbait alderdi eta sindikatuek agiria kaleratu zuten atzo zenbait alderdi eta sindikatuk zenbat kantak eta dakizkizun zenbat kanta eta dakizkizun errepidearen bi aldetan errepidearen bi aldeetan larunbat arratsaldetan larunbat arratsaldeetan elkarte edo enpresen batek elkarte edo enpresaren batek zenbait fabriketako sarrerak zenbait fabrikatako sarrerak Bertzelakoak egunak igandean, uztailak 19an, ... igandean, uztailaren 19an, ... igandean, uztailak19, ... benetako, egiazko, zinezko benetazko profesionalak gara benetako, egiazko, zinezko profesionalak gara ere Irunen bada ere piso bat salgai Irunen ere bada piso bat salgai Doinua hartzeko ez da bakarik burua behar, bertze zerbait behar da ere bai. Doinua hartzeko ez da bakarik burua behar, bertze zerbait ere behar da. halako egunetarako, ...; egun bererako ere, ... halako egunetarako, ...; egun bererako, ... hobe / hobeki azkenean, uste baino hobe atera zen azkenean, uste baino hobeki atera zen erlatibo gaizto samar batzuk Aste honetan ditugu Saldiasko bestak ere, ekainaren 20tik 24ra ospatuko direnak Aste honetan ditugu Saldiasko bestak ere, ekainaren 20tik 24ra Eta adierazpenak ere bildu ditugu, albistegi honetan jakinen dituzuenak Adierazpenak ere bildu ditugu, eta albistegi honetan jakinen dituzue? elarik «Duela hogei urte askatasun batzuei uko egin genien, orain bertze aukera bat dugularik». «Duela hogei urte askatasun batzuei uko egin genien, eta orain bertze aukera bat dugu». elarik (ona) Arizkungo eskolan pailazoen emanaldia izanen da, inguruko eskoletako haurrak bertan (izanen) direlarik. Izanen ekin errana, gabe hobe 3.2. Bertako euskara / bertzetako euskara Hemen sartzen gara gure gaian bete betean, eta ez dadila inor harritu euskalkia / euskara batua hitzak erabili beharrean bertako euskara / bertzetako euskara erabili dudalako. Entzun eta irakurritako adibide batzuekin, saiatuko gara bi aukerak jartzen, norberak ikus dezan. Jakina, erabilitakoa euskara ona da, dudarik gabe (eta euskara batua, gehienetan, baina ez beti); ez da, ordea, bertako euskara. Baina, egon erne, ondoan paratuko dudan bertze aukera euskara batukoa da kasu guzietan, eta gainera bertako euskara. Korapilo handi samarra iruditzen al zaio hori norbaiti? Ez da hainbertzerako; lehenbiziko adibidearekin esplikatzeko, jokalari onena eta jokalari hoberena biak dira euskara batua, baina bietako bat hemengoa da eta bertzea ez. Laugarren adibidearekin, berriz (baserritar denak / baserritarguziak) guttienez dudakoa da lehen forma euskara batukoa ote den; bertze aukera, hemengoa, seguru baietz. Honekin ez dut erran nahi erabili dena ezin erabili denik; erabaki hori hartzekotan, norberak edo norberaren komunikabideak hartu beharko du. Gainera, denak ez dira zaku berean sartzekoak, nik uste. Eta malgutasuna ere beharrezkoa da, komunikabide hauek zubi lana ere egiten baitute. Hona, bada, adibide sailtxo bat: jokalari onenaren jokalari saria hoberenaren saria denera ez dakit denetara ez dakit zenbat bildu ziren zenbat bildu ziren pasa den astean joan den astean baserritar denak ez baserritar guziak dira bat etorri ez dira bat etorri esne biltzaileak / segituko du jarraituko du ogia banatzen datozen egunetarako ondoko egunetarako alde batetik... alde batetik... bestetik... bertzetik... egingo da eginen da berri nagusia / heldu zaigu Xorroxin Irratitik datorkigu datorren igandean heldu den igandean irudiak Elizondoko / hartuak dira plazan jasotakoak dira (jota) jasotako datuak bildutako datuak lantegiaren aurrean lantegiaren ai(n)tzinean herri sarreretan herri sarreretan kartelak jarri kartelak paratu (itxeki) kalera irten dira kalera (karrikara, kanpora) ater(a)(i) dir(a)(e) 3.3. Komunikabide handiei 'erositakoak' Hemen oska bat goiti eginen dugu: horrelako gairik ez lukete erosi behar, ahal dela, herri komunikabideek. Baina kulpa erdi bana dute, seguraski, erostunak eta saltzaileak... edo saltzaileak handiagoa. Badakizue, erostera joatean erne ibili behar da, erbiaren izenean katurik ez sartzeko. atzo ospatu zen atzo jokatu zen finala gure zonaldeko gure eskualdeko, zenbait gaztek inguru honetako gaiz aldatuko dugu gaia aldatuko dugu orain Sail honi akabila emateko, bi arazo batera biltzen dituzten bi esaldi paratuko ditut, nire ustez guzietan adierazgarrienetakoak: komunikabide handiek saldutako pare bat perla biltzen da esaldiotan, eta gainera haietako bat 'bertakotua'ageri da, ikusiko dugun bezala. zerua oskarbi mantendu da egun guzian barrena konponketa lanek aitzinera darraite Horrelako adibideeei jarriko nieke nik euskara ustez batua seinalea, edo euskara ustez batua eta bertakotua (lasai, hitz jokoak dira batez ere). Lehenbizikoa da biribilena: mantendu izan, (kasu honetan) egon... egun egun (egun guzian guzian guzian zehar barrena bertakotua) Gezurra badirudi ere, lehenbiziko esaldi hori inor guttik entendituko zuen (imajinatu, agian bai, zer eguraldi egin duen ikusita). Izugarria da, batez ere, zehar horrekin gertatzen ari dena: beti lekuei buruz erabili da (salbuespenen bat kenduta, hala nola mendeetan zehar), eta bazter guziak kutsatzen ari da; egin proba barrena rekin mendian barrena, herrian barrena... baina ez egun guzian barrena . Begira bertze adibide hauek ere: egun guzian barna giro ezin hobea izan zen audizioak antolatzen ditu ikasturtean barrena ikastolaren eguna ospatuko da egun osoan zehar Komunikatu hau, astia izanez gero, gure saioan zehar, hamekak eta hameka t'erdiak bitartean irakurriko dizuegu. Aipatutakoez gain, pentsatu behar litzateke ea oskarbi erratea komeni den edo garbi, baina hori bertze kontu bat da. Bigarrenean, berriz, aurrera darraite bertakotu egin dugu, aitzinera darraite, baina bi formek ere arazo bera dute: ez dira errealak. Asmakizuna da darraite hori alferreko asmakizun aunitzek bezala erakarmen handia duena , eta aski erraza da ongi erratea: konponketa lanak aitzinera doaz(i) Hona hemen euskara ustez batuaren bertze adibide batzuk morfosintaxian modu atsegin eta errez batetan modu atsegin eta errez batean 18 gradutako tenperatura 18 graduko tenperatura saio txukun bat egin asmoz, eskolaren lana hobetu asmoz saio txukun bat egiteko asmoz, eskolaren lana hobetzeko asmoz lexikoan kontzentrazioak burutu ziren gure eskualdean kontzentrazioak egin ziren gure eskualdean Euskal presoen senideek gaurko geldialdirako deia luzatu zuten. Euskal presoen senideek gaurkogeldialdirako deia egin zuten. Gonbitea luzatua gelditzen da. Gonbitea egina dago. Albistegia luzatzeko prest eta hasi gabe zegoen Albistegia (albisteak) emateko prest Mugairi inguruko errepideak mantentzeko lanak Mugairi inguruko errepideak zaintzeko lanak neguan errepidea ibiltzeko moduan mantentzea neguan errepidea ibiltzeko moduan edukitzea kanpaina bat egiteko asmoa dute Nafarroa mailan kanpaina bat egiteko asmoa dute Nafarroan / Nafarroa osoan Zenbait ekitaldi egiten ari da Senideak elkartea. Hauetako bat gaur eguerdiko hamabietan burutu da, ordu laurden bateko geldialdia egiteko deia luzatu baitzuten. Zenbait ekitaldi egiten ari da Senideak elkartea. Hauetako bat gaur eguerdiko hamabietan izan da, ordu laurden batez (lanetik) gelditzeko deia egin baitzuten. Erran goizeko 10:30etan gasna lehiaketa, barazki erakusketa, sagardo erakusketa eta eskulangileen erakusketa burutuko dela edo erekiko dela. Goizeko 10:30etan gasna lehiaketa, barazki erakusketa, sagardo erakusketa eta eskulangileen erakusketa erekiko dela / hasiko dela / eginen dela. Afari berenduarekin bukaera emanen zaio Santa eskearen lehenengo edizio honi. Afari berenduarekin emanen zaio ..... lehenbiziko Santa eske honi. Afari berenduarekin emanen zaio ..... Santa eskearen lehenengo aldi honi. 3.4. Forma arazoak: bertakoa aukeratu? Entzundako gauza batzuetan ikusten da forma lokal batzuk hobesten direla euskara batukoen aldean, eta uste dut halaxe egin behar dela aunitzetan: aste honetan aste honetan alletuko da ailegatuko da 70 laguneri bidali 70 laguni bidali zitzaien zitzaien Bi kasu aski diferente dira: lehenbizikoa hitz baten kontrakzioa da, eta bigarrena gramatika kontu bat. Lehenbizikoan denak ados egon gintezke, eta seguraski bigarrenean eztabaida handiagoa izanen da. Norbaiti ausartegia irudituko zaio, agian, baina uste dut zilegi dela itxurazko akats hori egitea (erratean), inguru honetan 70 laguni baino errealagoa delako 70 laguneri (Baztanen?). Hori bai, ahozkoaeta idatzia bereiziko nituzte eta honekin sarrera emanen diot hurrengo puntuari : idazteko, forma estandarrak egokiago direla uste dut. Gogoan izan behar da hizkuntza mintzatutik idatzira bazter guzietan dagoela aldea. Sail hau zail samarra da epaitzen. Adibidez: ez zaio iduritzen ? iduitzen ? egokia (idatzirako) (ahozkorako) iruditzen Uste dut gutxieneko batzuk kontuan hartuta, betiere lasai joan daitekeela gauzak erabakitzen, eta lehenago eta errazago aztertzen eta konpontzen ahal diren gauzak badirela. Eta gutxieneko batzuk aipatu ditugunez, haietako bat da 'etzaio' erratea eta ez 'ez zaio'. 3.5. Errana / idatzia Errotuluetan agertutako testua eta gero ahoz erraten dena ez dira berdin berdinak beti: igerilekuak ireki ideki (erran) (idatzi) Alde horretatik, idatziari lotuegia iruditu zait hitz batzuk ahoskatzeko modua: behinik behin (beldurrik gabe erran behar lizateke benpin edo benpen) Sail hau ere irristakor samarra da, zeren eta idazteko garaian ez ditugu zalantzan jarriko ondoko bi puntuok, adibidez, baina ahoskatzeko maneran bai seguraski. gaur hasiko dira Ittungo ?? Iturengo bestak seietatik seitik bedetzi(a)k bederatziak arte arte ?? Hori bai, uste dut 'jota' soinua hemengo moduan eman beharko litzatekeela beti: berri ona jakin ondoren (jotarekin entzuna) herri sarreretan kartelak jarri (jotarekin entzuna) irudiak Elizondoko plazan jasotakoak dira (jota hitz aukeraz gain ) 3.6. Bertze ohar batzuk naturaltasuna, bertakotasuna bost eta zero bost (bortz) eta huts / eta batere ez frontoia bihurtu frontoira eraman zen eskenatoki (aldatu) behar izan zen... egunari akabera 'akabila' edo emateko 'akabaila' erraten da asanblada orokorra batzar orokorra / nagusia, biltzar nagusia honek erran nahi horrek erran nahi du... du... aipatu autobusa ?? autobusa... ?? uztailaren 20a arte uztailaren 20a arte egin ahalko da egiten ahal(ko) da zenbait ekitaldi zenbait ekitaldi iragarritadaude badira prestatuak... galdegaia Arkupekoek, mendian goiz guzia pasatu ondoren, arratsaldea dantzan egin zuten. Arkupekoek, goiz guzia mendian pasatu ondoren, arratsaldea dantzan egin zuten. aditza gibeleko puntan ez Erabaki judiziala ez zaie oraindik Orain enpresaren izenean defentsa eramango duten abokatuei helarazi. Erabaki judiziala ez zaie oraindik helarazi Orain enpresaren (izenean defentsa eramango duten) abokatuei. koordinazioen deklinabidea Doneztebe eta Elizondon gaude. Donezteben eta Elizondon gaude. itzulinguruak (aunitzetan, erlatibo bidezkoak) Hamabietan hasi eta ordu laurden beranduago bukatu zen geldialdi honek presoen sakabanaketa salatzea izan zuen helburu. Hamabietan hasi zen geldialdia, ordu laurdenekoa, eta helburua presoen sakabanaketa salatzea zen. ( / presoen sakabanaketa salatzeko helburuarekin) denetik badirudi aste bat gehiago itxita kontuko dutela (bertze aste bat?) berriro areagotu dira kamioi istripuak badirudi hainbertze milioi pezeta bertan gastatu izanak ez duela ziurtasuna bermatzen zuek izan zaitezte testigu Arkupekoen giro onaz hemen inguruko edo zonaldeko 4. ONDORIOA Nere lan honen muina eta ondorioa, hiru puntuotan laburtuko nuke: Inguru honetan, euskara batu formala ez da eragozpen. Aski hurbil gaude. Jakina, hemengo euskara batua eta Oriokoa ez dira euskara berdinak, adibidez. Euskara batu formaletik ateratzea ere zilegi da hala erabakiz gero. Zenbaitek arau bereziak egin dituzte beren inguruko euskara idatzirako. Baina ez luke inork itsutu behar axalarekin: zer hitz erabiltzen den, eta modu naturalean josten diren, horixe da kalitatearen giltza. Hori bai, formaren aldetik, libreago joka daiteke ahozkoan, gauzak gehixeago lotu behar dira idatziz. Eta ahozkoan ere erregistro guziak ez dira berdinak: eskakizun zorrotzenak berri emankizunetakoak ditu seguraski. Inondik ahal dela, kazetariendako material lagungarriak prestatu behar lirateke etengabe. Honako esaldi hau ere lan horren barrenekoa da (nere laugarren ondorioa),baina ez da idatzian agertuko: Kezka hauek tokirik gehientsuenetakoak dira, eta hemengo egoera ez da bertzetakoa baino txarragoa. n que perseguir ahora. MAHAI INGURURAKO GAIAK Hasteko, uste dut egoki dela, joan den larunbatean irakaskuntzakoan egin zen bezala, bakoitzak bere esperientziaren berri ematea hasteko. Libre utziko nuke norberak nahi duen alderditik jotzeko, lehenbiziko itzuli batean bederen (ez hagitz luze, lau bortz minutu bakoitzak). Uste dut aski inportantea dela norberaren pertzepzioa. Hortik aitzinera, mahai ingurua berez joanen da seguraski, eta ni saiatuko naiz jomuga honetara eramaten: gerora begira zer egin ote daitekeen. Bitarte horretan, agian ikusiko dugu nik egindako lantxoaren eta komunikabideetako eguneroko lanaren artean loturarik egiten ahal ote den. funtsik baduen edo axalkeria zerrenda bat den hor botatako ideiek aplikaziorik izaten ahal duten lehentasunak zein diren ... Ez dut uste arazo teorikoetan katramilatuko garenik batuan egin behar den edo ez, zer den batua eta zer ez... , baina hori inportantea dela ikusten bada, solastuko gara horretaz ere. IRAGANA, ORAINA ETA GEROA Euskaraz idazten ez ginen gu hasi inguru honetan ere ez , eta beti on izaten da lehengoari kasu pixka bat egitea ondorengoari begiratzeko. Hori dela eta, bi kronikagile handiren testu batzuk hemen ematea pentsatu dugu, haiengandik zer ikasirik badukegulako eta batzuetan barne kilika samur bat baino eragingarri hoberik nekez izaten ahal delako. Nor ditugu, bada, kazetari eta idazle handi horiek? Bat, Auritzen sortua eta Baztanen lanean ari izana, eta euskara bertan landu eta bizkortu omen zuena. Bertzea, berta bertakoa, baztandarra. Mende honen lehen erdikoa bat, bigarrenekoa bertzea, gure lanari dagokionez segurik. Kate bereko bi begi edo maila. Erran behar baita katea ez dela eten. Gure esker ona eta mirespena, beraz, Pablo Fermin Irigarai Larreko ri eta Mariano Izetari. NAFARROATIK Iragan ostiralan emengo banketxe batean ebatsi nai zuten. Lau gizonekgaldin omen zuten Tafallako beribilen jabe bati, beribil bat biaramunean Elizondora juateko. Itz eman zieten baietz eta biaramunean atera ziren lauak eta chofera. Bide erdian edo pix egin bearretan zaudela, geldiarazi zioten beribila eta orduan lauetarik biek lotu ziren choferari eta arbol bati estekatu meatxatzen zutela, ixilik egoteko, bizia galdu nai ezpazuen. Lauak eldu ziren Iruñera eta emen sartzean gelditu zuten beribila eta lau gizonetarik biga jautsi ziren eta bertze biak jo zuten aitzina "Hispano Americano" delako banketxera buruz. Baño, bidea uts egin zuten eta uste gabean banketxe eretzean "Paseo de Valencia" delako lekuan sartu, nondik gurdik eta abererik ezpaidaike ibili. An zauden guziak oartu baiziren eta ekeri bea, gelditu autoa an utzi bere armekin eta igesari eman zuten. Jandarmak arrapatu bide zituzten bertze bi gizon banketxe ondoan, gogan beartuta bertzeen aiduru ote zagozin eta ala izaki. Oriek aitor eman omen dute banketxean ebasteko zedetan zabiltzala. Baño bertze lauetarik ez dute bakar bat ere atzeman orañik. Euskaldunak Auritzen daukan berrieltzale "Asto Bizkar" emen ginaukan aurtemintan, atseginez elkar agurtu ondoan, euskar idaztiari buruz egin dugun astiro, mintzaldi gozoa. Auritz aldean eman bezala, ostoska eta erauntsika egon ondoan iragan larunbata eta igandean, iparaizea nagusitu dela eta aize mee unek oztu gaituela. Ba usoek sudur onak dituzte eta orgatik iragan aste osoan, uso iragaitza andia omen zen. Bakarrak il dituzte eta ala ere, iru pezeta eterdi, uso pareak egin du. Nik dakitan batzu etzuten sari erdian, ez eta ere erdiaren erdian erosiko; ain aier dute usoaren aragi beltza! Iragan igandean, Iruñen bildu zen gazteketa! Fubol delako partida zutela Real Sociedad Donostiakoak eta emengo Osasunak. Iru gol bati, emengoak nagusi; etsitzen asiak ziren, emengo Osasuna taldea, gainbera itsusi batean errekara zoala, baño... orañik zutitu dire. Iragan igandean Erribera aldean egonik, nekazariek matsa biltzen ari ziren: arri erauntsiakleenik eta idorteak gero, matsa lore guzia galdu zuela zioten; baño orañik gelditu bide zen. Ez dakit geiago berri, zuendako on denik eta orgatik emen geldi. Jainkoa baitan, urrungo arte. Pablo Fermin Irigarai, Larreko Eskualduna, 1926 10 29 NERE BIOZMINAREN ANDIA! Oraiko aldi huntan, gure egin behar guztien artetik, eta gauza guztien gañetik; abertzaleen egin bear andiena, leena eta bearrena, euskararen ikastea eta erabiltzea. Euskaldunak arjoak ote gauden! gure etsaiak, Euskalerria funditu nai ote duten! ez dakit... Baño; lelo berbera, alde guztietarik nabari da; euskaldun zintzoenak arrankuraka, gero ta geiago nigarrez ari dire. Baiki; egi da, euskaldun berezi batzuen indarrak, aundiak direla, euskara piztu bearrez; euskara apaindu eta edertu bearrez. Egia da; euskaldun zintzo bezain argiak eta langileak deika ari direla ortarako, eta euskal idazleak bateraratzeko. Ni baitara beatuz, eta nere ingurueri oartuz nere biozmina! Leen, nik, nere gogoa ere euskalduntzat naukan eta orai, beldurtzen asi naiz ez ote zaitan bertzelatzen ari. Leen, gogoan erabiltzen nuena, euskaraz jantzirik eldu zitzaidan batere bortXatu gabe. Barkatu; baño etsitzen asia naiz, gu letradunak, beartuenak gaudenak, euskaraz letraduntzera, eta ala ere, gero ta gutiago, euskaraz itz egiten eta ikasten. Gure euskar lanak, edozein gairi buruz, errazki bezain argiki egin bear gintuelarik? nolako beaztopo eta motelkeriekin agertzen ditugu? Aldiz, euskara baizik ez dakitenek ez dute aditu nai, beren umeri euskaraz irakasteko; erdaraz, diote; euskaraz ez daiteke erriko karriketara agertu. Baldin, batek erdaraz ezpadaki; non nai mutu ta gor. Nafarroako ibar edo aran euskaldunenetarik batean, balleko etxean idazkariago lekua hutsik zagon eta uste duzue gizon euskalduna billatu dutela? Uste nuke! Uste duzue, ibar untako baserritarrek euskalduna nai dutela? Uste duzue ibar untako seme abertzaleak euskaduna berexi dutela? Zergatik ez? Baldin ezpada, uste dutelakoz, euskara lengua barbara dela, edo artzainizkuntza, ikazkin izkuntza. Bein; ni nindagon erri bateko sendakintza lekua utsik zagon, eta sendakin deia agertu zutelarik, erri artako jaun nagusienari esan nion: emen, baseritar guztiak eta erritar geienak euskaldun utsak direnez gero, sendakin euskalduna bearrezkoa da. Eta gizon xaarrak esan zidan; ez, sendatzen ona izan dadin eta euskaraz ez badaki, berdin on. Eta nik uste dutala, oraiko aldi untan, Euskal Erriko letradun ikasia agertzeko, euskara gabe ez daitekela! Asko euskaldunentzat, euskara deusere ez da! Ikasi gabeak! Nere biozminaren andia. Gure aberriaz, au ta ura; euskara gora, euskara gurea, euskara eder eta jakintsu... baño, jakintsuentzat. Euskararen aldeko, gure maitetasuna? zein izariz negurtzeko gai ote da? Nik ezin dut sinetsi, aberria maite, eta euskaraz ikasteko egin aalak egiten ez duena! Arrigarri dena! zerbeit lan egin dut euskaraz ikasteko; aspaldian, lan hortan nabil eta badakit, zer ori buruz, zertaratu naizen. Ikusia ikusi. Nola nai dut bestek egin dezaten nik baño geiago, baldin, nik izan ditudan aldi on eta bide onak ikasteko, bestek ezpadituzte! Gaur, ilun aldian nindagola, euskarari buruz ere, gogoa ilundu zait eta una, lan untan, ilunduraren nabarmena. Zer den aatik, nere gogoaren aldaketak! Ilundurik asi naiz gogoeta itsetan, eta orai, nere lan auxe egin dutalarik, nere baitan diot: euskar lan auxe egiteko gai bederen banaiz; nere gogoeten berri adiarazteko gauza banaiz... orañik; Jainkoari esker ez naiz bertzelatu. Pablo Fermin Irigarai, Larreko Eskualduna, 1935 3 8 LAXOA Pilota eta bereziki "Laxoa" dugu Euskalerrian jokorik zaharrena hain segur. Mendietan ikusten ditugu zelaiak "Pilota Soro" deitzen direnak. Horrek erran nahi du lehenagoko denboretan artzainak aritzen zirela pilotan "Laxoan", leku berezi hoietan. Orai ez da holakorik. Artzainen arteko partida hoiek aspaldian suntsitu ziren. Lehenagoko denboretan desafiozko partidak izaten ziren eta gure eskualdean Baztan eta Aldude nor gehiagoka aritzen ziren eta sos ainitz jokatzenzutela. Kontu hoiek badauzkate 100 urte bai segurik. Guk ere ikusi ditugu desafiozko partidak, Elizondo eta Iruritaren artekoak eta bai Doneztebeko eta Bertizaranako pilotari Taldeak Baztandarren kontra sekuleko gudukaldiak egiten zituztela. Lehenago ez zen Txapelketik eta partida guziak ziren desafiozkoak. Orai bai eta badu urte andana bat, Txapelketa egiten dutela, baztandar eta Doneztebe alderdikoak nor gehiagoka. Aurten ere egin dute Txapelketa eta sekulako errekiste erdietsi du. "Laxoak" irauten du eta jendeak maite du. Erran dugu lehenagoko denboretan partida izigarriak izaten zirela denak desafiozkoak eta sosa ere purrusteka zabilela. Aipa dezagun duela 150 urte, Gipuzkoar eta Lapurtarren arteko gudukaldia guzien gainekoa izan zena. Kondairak dionez 1847 garren urtean Irunen jokatutako partida famatua. Mundu bat bildu omen zen eta sosa purrusteka zabilela. Gipuzkoarrek (probinziarrek) partida galdu zuten eta bai sos aunitz ere. Bai omen ziren ere "miserian" gelditu zirenak zituzten sos guziak galdurik. Sosa eta azienda ere erabili omen zen desafiozko partida famatu hortan. Lapurdiko Taldearekin bai omen zen Apez baztandar bat. Eztakigu nor izaten ahal zen. Arakatu beharko ditugu hemengo bazterrak ea nonbait ere aurkitzen ditugun bere erroak. Partida huni buruz badira bertsuak eta aski interesgarriak. Bertsu hoietan apez baztandarraren pertsona aipatzen dute baina ez du erraten ez izenik eta ezta ere zein herrietako den. Ameka bertsu badire eta hemen agertuko ditugu biga. 1 Pilota partida bat Irungo herrian Probintziarren eta Frantsesen artean Jaun Apez baztandar bat zen Frantsesekilan Gidari Gobernador, kuraiarekilan Etorria urrundik molts onarekilan Bitoriaren bila Kaskoinarekilan. 2 Probintzian jendia estimagarria Gazteria guzia da pilotaria Orai arte bazuten beti bitoria Azpitik zadukaten Euskaldun Herria Bainan orai Frantses bat guti iduria Baztandar Jaun batekin dute Nagusia. Mariano Izeta Herria, 1998ko urriaren 1ekoa Patxi Petrirena, Euskaldunon Egunkarikoeuskara arduraduna Txosten hau Herri Komunikabideei buruz 1998ko azaroan Arrasaten egin ziren III. Jardunaldietan aurkeztu zen. Txostena, ARKOren, Arrasateko Komunikabideak elkartearen, baimenarekin kaleratu dugu.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.