Herriak
Energia berritzaile eta garbia kiroldegian
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
2004/01/16-23 Energia berritzaile eta garbia kiroldegian Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net
E (Arg. egf.com)
skoriatzako Udalak urrats berri bat eman du ingurugiroa zaintzeko unean. Energia garbi eta berritzailea erabiltzeko proiektua hasi dira egikaritzen, eta horretarako aukeratutako tokia Intxaurtxuetako kiroldegia izan da. Bertan eguzki xaflak jartzeko asmoa erakutsi du Udalak. Hala ere, beraien esanetan, nahiz eta sortuko duten energia baliagarria izan, ez dute kiroldegiaren beharrak asetuko. Bailaran badira hainbat eraikin ingurugiroa zaintzen laguntzeko prestatuak: Arrasateko kiroldegia, Bergarako Ipintza Institutua... Eskoriatzan, guztira 22 xafla instalatuko dira, eta horietatik 16 kiroldegiko ura berotzeko erabili. Lehen instalazioaren inbertsioa 80 mila eurotakoa izango da. Bigarren instalazioak, guztira sei xafla izango ditu, eta aurrekoak suposatutako kostuaren erdia izango du. Sortutako energia argindarrarentzat erabiltzea adostu du Udalak. Otsaila amaierarako egin beharrekoak bukatuta egotea espero dute lanen arduradunek.