235 Zenbakia 2003-12-19 / 2003-12-29
2003/12/19-29 Gazteentzako ekimen ugari Gabonetan Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net
D kebawe.com
atorren asterako Aramaion hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak. Hasteko, asteartean, abenduaren 23an Rosa Maria Martinezek Ilargiaren lapurra ipuina kontatuko die Kultura Etxera gerturatzen diren gaztetxoei. Bi txanda antolatu dira ekimen horretarako: lehena goizeko 11etatik 12etara, eta bertan 6 urtetik aurrerakoek entzungo dute kontakizuna. Bigarren txanda eguerditik 13etara izango da, eta entzule gazteenak bilduko dira Martinezen ingurura, 3tik 6urte bitartekoak. Astearteko egunarekin jarraituz, 8 eta 12 urte bitartekoentzat bertso-antzerki emanaldia eskainiko du Trikuharri taldeak. Antzezlana Inaxitoren ametsak, eta Kultura Etxean izango da hitzordua. Hurrengo egunean, haurrek horrenbeste itxaroten duten Olentzero iritsiko da mendialdetik herrira, eta kalejira batekin egingo diote ongi etorria. Bixente Goikoetxea abesbatza eta Papargorri Haur Kantariak joango dira berarekin, eta plazan amaituko dute itzulia gaztain, ardo eta sagardo dastaketarekin. Ondoren ikusi beharko ikatza edo opariak ekarri ote dizkien aramiaioarrei aurtengoan.